Berria

Ingredalia enpresak irabazi du Ingenia Startup sarien III. edizioa

2021ko azaroaren 23a
La empresa Ingredalia gana la III edición de los Premios Ingenia Startup

Zorionak TECNALIAn sortutako teknologia bat benetako negozio-aukera bihurtu duten pertsona guztiei

Ingredaliak lehen postua lortu du Ingenia Startup sarien hirugarren edizioan; TECNALIAren partaidetza du enpresak, eta nekazaritzako elikagaien industriako landare-azpiproduktuetatik abiatuta osagai funtzional naturalak garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu. Saria Miguel Ángel Cubero Ingredaliako CEOk jaso du.

Sariek helburu dute nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten Espainiako startup-en berrikuntza eta ekintzailetza balioestea, eta honako erakunde hauek ditu bultzatzaile: Elikagai eta Edari Industrien Espainiako Federazioa (FIAB); Food for Life-Spain Plataforma Teknologikoa (PTF4LS); eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa.

Hautagaiek produktu bideragarri bat izan behar dute, eta hazteko ahalmena dutela erakutsi. Horretaz gain, haien eskaintzak berritzailea izan behar du arlo hauetakoren batean: produktua, prozesua, kontsumitzailea, elikagaien segurtasuna, ekonomia zirkularra, digitalizazioa edo ontziratzea.

Informazio gehiago

Ingredalia 2017an sortu zuten TECNALIAk (TECNALIA Ventures bere deep tech venture builderak lagunduta) eta Tratamiento Subproductos Agroalimentarios (TRASA) enpresak elkarlanean, teknologiaren garatzaile eta enpresaren sustatzaile gisa, hurrenez hurren. 2019an, konpainiak lehen inbertsio-txanda itxi zuen, eta Virto taldea, Viuda de Cayo eta beste inbertitzaile industrial batzuk egin ziren haren akziodun.