Berria

    Itsas Prestakuntzako Zentroen digitalizazio-egoera aztertzeko tresnak garatzen ditugu

    2020ko urriaren 27a

    Helburua berrikuntza-emaitzen transferentzia sustatzea da, produktu, zerbitzu eta prozesu berriak sortzen laguntzeko

    Itsas Prestakuntzako Zentroen digitalizazio-egoera aztertzeko jarduerak eta tresnak garatzen ditugu. Gainera, aukeratutako soluzio teknologikoak ezartzeko hibridazio-metodologia prestatzen laguntzen dugu.

    Europako ekimen honek berrikuntzaren emaitzak transferitzea sustatzen du, produktu, zerbitzu eta prozesu berriak sortzen laguntzeko, eta, hala, Arku Atlantikoak itsasoko gorabeheren eta larrialdi-egoeren aurrean duen erantzuna hobetzeko; eta, aldi berean, berrikuntza eta hazkunde iraunkorra sustatzen dira.

    Ekimenean parte hartzen duten Itsas Prestakuntzako Zentroek beren beharrak identifikatu dituzte, eta, haietan oinarrituta, erronka teknologiko batzuk definitu dira, startup-ek soluzioak eta/edo prototipoak susta ditzaten.

    Informazio gehiago

    AT-VIRTUAL Interreg Atlantic Area programak kofinantzatzen du, eta TECNALIAk bazkide gisa hartzen du parte programa horretan, beste erakunde hauekin batera: Frantzia, Irlanda, Portugal eta Espainia. Programaren helburu nagusia da Atlantikoko eremuko itsas segurtasuneko prestakuntza-zentroen digitalizazioa bizkortzea; 4.0 industriari lotutako teknologia berrietan oinarritutako soluzioak garatzea sustatzen du, bai eta simulazioan oinarritutako ikaskuntza ere, itsas segurtasuneko operazioetarako.

    Duela gutxi, lehen deialdia egin da itsas prestakuntzako bi zentroren gauzen Internet-ekin erlazionatutako erronketarako: deialdi horietara Atlantikoko eremuko startup guztiak aurkez daitezke, Euskadikoak barne.

    Informazio gehiago