Berria

Kimikako Ikertzaile Gazteen XV. SusChem sariak

2023ko apirilaren 28a
Premios Suschem

"Kimikako Ikertzaile Gazteen SusChem sariek jarduera zientifiko eta dibulgatzailea aitortzen, sustatzen eta bultzatzen dute kimikako ikertzaile gazteen artean"

SusChem España Kimika Jasangarriko Teknologia eta Berrikuntza Plataformak XV. SusChem Sarien deialdia egin du

TECNALIA Ventures TECNALIAren deeptech Venture Builder-ak sustatzen ditu sari hauek, hauekin batera: Expoquimia, Feique - Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Federazioa, Espainiako Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkarte Nazionala (ANQUE), Kimika Fakultateetako Dekanoen Espainiako Konferentzia (CEDQ), eta Kimika eta Gizarte Foroa.

Kimikako Ikertzaile Gazteen SusChem sarien bidez, kimikako ikertzaile gazteen jarduera zientifikoa eta dibulgaziozkoa aitortu, bultzatu eta sustatu nahi da, baita kimikaren diziplina Espainian bultzatu, garatu eta zabaldu ere, bai zientzia hutsaren aldetik, bai haren aplikazioen aldetik.

Kimikako ikertzaile gazteen jarduera zientifikoa eta dibulgaziozkoa aitortu eta bultzatzen duten sariotarako hautagaitzak maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Kategoriak: Innova, Investiga eta Futura

SusChem sariak hiru kategoriatan banatzen dira: Innova, Investiga eta Futura. Kimikako ikertzaile gazteen jarduera zientifikoa eta dibulgaziozkoa aitortu eta sustatzea dute helburu.

2023an, sari ekonomikoa 5.000 eurokoa izango da Innova kategorian; 3.000 eurokoa, Investiga kategorian; eta 2.000 eurokoa, Futura kategorian. Edizio honetako berritasun gisa, Innova kategoriak ekonomia zirkularra, deskarbonizazioa eta diseinutik beretik produktu eta material berri seguru eta jasangarriak garatzea (SSbD) helburu duen trantsizioari buruzko lanak baloratuko ditu.

SusChem-i buruz

SusChem España Kimika Jasangarriko Teknologia eta Berrikuntza Plataforma 2005ean sortu zen, hauek sustatuta: Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Federazioa (FEIQUE) , Zentro Teknologikoen Espainiako Federazioa (FEDIT), Espainiako Bioenpresen Elkartea (ASEBIO) eta TECNALIA.

Plataformaren helburua da kimikaren arloko ikerketaren eta berrikuntzaren garapena sustatzea, Estatuko berrikuntza-estrategiaren helburu orokorrak inplementatzen laguntzea, I+G+Baren merkaturako transferentzia bideratzea enplegua eta enpresa berritzaileak sortzeko, eta ikerketa-talentua ekoizpen-sarean sartzearen aldeko apustua egitea.