Berria

Koadro elektriko baten ziurtapena ATEC elkartearentzat

2022ko martxoaren 4a
Ensayos cuadro eléctrico

"TECNALIAk Zamudioko instalazioetan egiten ditu koadro elektrikoaren baliozkotze-saiakuntzak"

ATEC (Asociación de Tableristas Eléctricos de Colombia) elkarteak gure laborategiak hautatu ditu 6300 A-ko korronte izendatuko eta 690 V-eko tentsio esleituko koadro elektriko bat ziurtatzeko.

Koadro elektrikoari IEC 61439 arauaren araberako proba-programa aplikatu zitzaion: beroketa egiaztatzeko saiakuntza; maiztasun industrialean jasandako tentsioaren saiakuntza eta zirkuitulaburreko saiakuntza.

Luis Fernando Arango, Andrés Robledo eta Lisandro Montoya ingeniariak Medellíndik joan ziren, koadroa prestatzen laguntzeko eta, hartara, saiakuntza guztiak nola gauzatzen diren gainbegiratzeko.

ISO 17025 arauaren arabera ziurtatutako laborategi elektrikoak

Gure laborategi elektrikoek ILACen ISO 17025 arauaren araberako ziurtagiria dute, garraio- eta banaketa-sareetarako eta industria-aplikazioetarako askotariko ekipamendu elektrikoetan tipo-saiakuntzak eta saiakuntzak bereziak egiteko.

ATEC logotipoa