“Glosario hau tresna erabakigarria da industrializazioaren funtsezko kontzeptuak argitzeko eta estandarizatzeko”
Eraikuntzako industrializazioaren glosario berriak erraztu egiten du etorkizuneko eraikuntzaren funtsezko kontzeptuei buruzko ezagutza teknikoa
Eraikuntzaren Espainiako Plataforma Teknologikoak (PTEC) Eraikuntzaren Industrializazioaren Glosarioa aurkeztu du. Baliabide horren helburua da sektoreko hizkuntza teknikoa estandarizatzea eta eraldaketa bizkortzea eredu efizienteagoak, jasangarriagoak eta digitalagoak lortzeko.
Dokumentu hori lankidetzan egin dute TECNALIAk eta Cádizko Probintziako Eraikuntza Aurreratuko eta Industrializatuko HUB&LABek, eta tresna estrategikoa da profesionalentzat, ikertzaileentzat eta administrazioentzat.
Ehun gako-termino baino gehiago
Glosarioan funtsezko ehun termino baino gehiago jaso dira, zehatz-mehatz eta garbi azalduta. Hala, industrializazioaren esparru osoa estaltzen dute: ez bakarrik aurrefabrikazioa, just in time edo mihiztadura kontzeptuak, baita termino aurreratuagoak ere, hala nola biki digitala, diseinu parametrikoa edo integratzaile industriala.
Sei gai-multzotan dago egituratuta:
- Produkzio-prozesuak eta -teknikak
- Negozio-ereduak
- Digitalizazioa
- Jasangarritasuna
- Diseinu arkitektonikoa
- Gobernantza sektoriala
Dokumentuak balio pedagogiko handia du, askotariko profiletako eragileen arteko komunikazioa errazteko eta kontzeptu-esparru partekatu bat bermatzeko tresna gisa.
Ekimen honekin, PTECek eta haren laguntzaileek —eta, horien artean, TECNALIAk— indartu egiten dugu eraikuntza efizienteago, jasangarriago eta digitalago bat lortzeko berrikuntzarekin eta trantsizioarekin dugun konpromisoa, erronka globalekin lerrokatuta.
Deskargatu glosarioa eta egin bat eraikuntzaren sektorean izaniko eraldaketarekin.
