Berria

Lehen lehendakariordeak Euskalmet bisitatu du, eta lan-bilera bat egin du TECNALIAko Meteorologia alorraren instalazioetan.

2021ko apirilaren 7a
Visita de Josu Erkoreka-meteorologia-RTE

Josu Erkorekak zuzenean ikusi du Meteorologiako gure lankideek Euskalmeten egiten duten eguneroko lana, non arreta berezia jartzen baitute zaintza- eta iragartze-lanetan, iragarpenak egiten eta ikertze- eta zabaltze-lanetan.

Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, Meteorologiaren Mundu Egunean, bilera bat egin du Euskalmeten (Euskal Meteorologia Agentzian), zeinaren egoitza Arabako Parke Teknologikoan baitago, TECNALIAren meteorologia alorraren instalazioetan.

Topaketa horretan izan dira, halaber, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea, Pedro Anitua Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria eta Javier Bikandi Eusko Jaurlaritzaren Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria. Saioan, Euskalmeten webgune berria aurkeztu dute ofizialki, Eusko Jaurlaritzaren webguneetan bisitari gehien dituenetakoa (urtean 11 milioi baino gehiago). TECNALIAk sortutako produktuez elikatzen da neurri handi batean; adibidez, meteorologia iragartzeko eta zaintzeko zerbitzuaz, zeina Segurtasun Sailarentzat egiten baita.

Josu Erkorekak zuzenean ikusi du Meteorologiako gure lankideek Euskalmeten egiten duten eguneroko lana, non arreta berezia jartzen baitute zaintza- eta iragartze-lanetan, iragarpenak egiten eta ikertze- eta zabaltze-lanetan.

Bestalde, 2020ko balantze meteorologikoa ezagutarazi da topaketan: ekitaldian 267 abisu hori, 34 alerta laranja eta alarma gorri bat aktibatu ziren.

Lehen lehendakariordeak Euskalmeteko profesionalen lanaren balioa nabarmendu du, bai egiten dituzten iragarpenengatik, bai larrialdien eta babes zibilaren alorrari lotutako fenomeno kaltegarriak hautemateko duten erabateko konpromisoagatik.

Informazio gehiago