Berria

Makina-erremintaren aztarna digitala: Fingerprint

2023ko maiatzaren 4a
tecnalia-huella-digital-mh

“Soluzio honen abantaila da modularra eta konfiguragarria dela, makina bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dela eta aztarna digital pertsonalizatua definitzen duela.”

TECNALIAk makina-erreminten osasun-egoera monitorizatzeko soluzio berritzailea garatu du

Soluzio horren abantaila da modularra eta konfiguragarria dela, makina bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dela eta aztarna pertsonalizatua definitzen duela, makina-ardatzekin eta nahi diren adierazleekin. Gainera, erabilerraza da, makinaren kontroletik abiarazten baita, hutseko txekeo-zikloak exekutatuz. Automatikoki, aktibatu egiten dira seinale-biltzea, adierazleak kalkulatzeko algoritmia, erreferentziako balioekiko konparazioa eta emaitzen erregistroa.

Makinaren seinaleak biltzea

Teknologia honen bidez, makinako seinaleak biltzen dira, eta haien balioak erreferentziako balioekin konparatzen dira, funtzionamenduko anomaliak detektatzeko. Datuak bistaratzeko plataformari esker, erabiltzaileak beren makinen aztarnaren historiara sar daitezke, akatsei aurrea hartzeko, mantentze-lanak optimizatzeko, nahi ez diren ekoizpen-geldialdiak saihesteko eta pieza mekanizatuen kalitatea bermatzeko, makinak egoera optimoan daudela ziurtatuz.

Soluzio horrekin, proiektuko bazkideak, IBARMIA, SHUTON, NICOLAS CORREA eta TECNALIA, merkatuko lider bihurtu dira makina-erreminten monitorizazioan, eta makinen bermea eta piezen kalitatea eskaintzen dizkiete bezeroei. Makina-erremintaren aztarna digitala iraultza teknologiko berria da industrian.