“Material aurreratuek iraultza ekarri dute hainbat sektoretara, hala nola energiarenera, mugikortasunarenera eta osasunarenera.”
Teknologia eta jasangarritasuna: InnoMatSyn-ek Europa konektatzen du material aurreratuen bidez
InnoMatSyn Europako proiektuak material aurreratu eta berritzaileekin (AdMa) lotutako ekimenak eskualde, nazio eta Europa mailan indartzeko bere webgunea ofizialki martxan jarri du. Plataformak proiektuaren helburuen berri emateaz gain, sektoreko eragile giltzarriak gonbidatzen ditu elkarlaneko ekosistema baten sorreran aktiboki parte hartzera.
Material aurreratuek iraultza ekarri dute hainbat sektoretara, hala nola energiarenera, mugikortasunarenera eta osasunarenera. InnoMatSynek teknologia horien eragina maximizatzeko katalizatzaile izan nahi du, dauden ekimenak konektatuz eta garapen segurua eta jasangarria sustatuz.
Proiektuaren onurak
Hauek dira proiektuaren onura nagusiak:
- Europako ekosistema bat sortzea, material aurreratuen inguruan.
- Adimen artifizialean oinarritutako ezagutzaren biltegi bat sortzea, gaitasunak, argitalpenak, deialdien emaitzak eta gehiago eskuratzeko aukera emango duena.
- Ihes teknologikoaren arriskuen ebaluazioa, estatu kideentzako irizpideekin eta laguntzarekin.
- Finantzazio-deialdi bateratuen inguruko laguntza, nazioz gaindiko lankidetza sustatuz.
TECNALIA eta materialen ikerketa
TECNALIAn, materialen eta osagaien portaera ikertzen dugu, barne harturik haien diseinua, prozesatzea, osotasuna, erabilera eta birziklapena. Zientzia, ikerketa eta garapena konbinatzen dituen ikuspegi holistiko bat aplikatzen dugu, eta instalazio pilotu industrialean baliozkotzen ditugu emaitzak. Horri esker, berrikuntza sortzen dugu industria lehiakor egiteko eta ingurumenaren aldetik jasangarri bihurtzeko, ekonomia zirkularraren aldeko apustua eginez.
Gainerako erakundeekin batera, urrats erabakigarria egin dugu Europa materialen berrikuntzako lider gisa sendotzeko, eta egungo eta etorkizuneko erronka handiei erantzungo dieten soluzio teknologikoak sustatu ditugu.