Meatzaritza jasangarrirako 4.0 Meatzaritza Digitaleko ekosistema integrala

    2026ko maiatzaren 11a

    Iniciativa europea

    «Sistema ziberfisikoak, analisi prediktiboa eta meatzaritza-jardunbide jasangarriak integratzen dituen azpiegitura digital aurreratua»

    Europako MINE.IO ekimenaren helburua da meatzaritzako balio-kate osoa barne hartzen duen 4.0 Meatzaritza Digitaleko ekosistema integral bat sortzea

    MINE.IOk miaketa, erauzketa, prozesamendua, hondakinen kudeaketa eta meatzaritza-ustiapenaren ondorengo jarduerak barne hartzen ditu. Horretarako, sistema ziberfisikoak, analisi prediktiboa eta meatzaritza-jardunbide jasangarriak integratzen dituen azpiegitura digital aurreratu bat garatu du.

    • Europar Batasuneko bost herrialdetako sei leku pilotutan banatuta dauden 21 teknologiaren bidez baliozkotzen da MINE.IO ekimenaren baitan egindako lana.
    • Ikuspegi horri esker, eragiketa-efizientzia hobetzen, ingurunearekiko inpaktua murrizten eta eragin baxuko meatzaritza-eragiketa autonomoetarako trantsizioaren alde egiten duen datu-plataforma bateratu bat eskain dezakegu.

    TECNALIAren papera meatzaritza-eragiketen eraldaketan

    Abangoardiako adimen artifizialaren, optimizazio-algoritmoen eta erregistro banatuko teknologiaren ezarpenaren bidez, paper nagusi bat jokatzen du TECNALIAk . Gaitasun horiek balio-kate osoko meatzaritza-eragiketak eraldatzeko aplikatzen dira.

    Gure ekarpenetan sartzen dira, besteak beste, ekoizpenaren eta optimizazio logistikoaren plangintza aurreratua, trazabilitate-soluzioen garapena eta blockchainedo bloke-kateetan oinarritutako hondakinen-kudeaketa. Soluzio horiek gardentasuna sustatzen eta segurtasuna areagotzen dute, baita meatzaritza-prozesuen efizientzia hobetu ere.

    Gainera, erabakiak hartzeko gaitasuna indartzen dute, eta jasangarritasun-helburuak babesten dituzte AAren, big dataren, zibersegurtasunaren eta optimizazio-gaitasun adimendunen bidez.

    Emaitzak eta etorkizunera begirako ikuspegia partekatzeko amaierako tailerra

    Lortutako emaitzak ezagutzera emateko eta meatzaritza-komunitateak parte hartzeko, MINE.IOk amaierako tailer bat antolatu du maiatzaren 7an Politecnico di Torinon. Aurrez aurre zein linean parte hartu ahal izango da.

    • Ekitaldi horretan, bertaratuei azalduko zaizkie ekimenaren lorpen teknologiko nagusiak, kokapen pilotuetan lortutako emaitzak eta meatzaritza seguru, autonomo eta jasangarriago baterako aurrerapausoak emateko MINE.IOk daukan ikuspegi orokorra.
    • Programan badaude etorkizuneko meatzaritza-sektorearen konfigurazioan aktiboki parte hartzeko saio teknikoak, erakustaldiak eta eztabaidak.