Berria

    MYLVA enpresak TECNALIArekin baliozkotu du bere zur-babesleen efikazia

    2025ko ekainaren 23a

    MYLVA valida con Tecnalia la eficacia de sus protectores de made

    "Enpresei zura babesteko produktuetarako soluzio efikazak garatzen laguntzen diegu”

    TECNALIAren zurerako saiakuntza biologikoen laborategiak MYLVArekin lankidetzan dihardu haren produktuek organismo xilofagoen aurka duten efikazia ebaluatzeko, EN 46, EN 118 eta EN 1390 arauak betez

    MYLVA enpresak gure adituengan jarri du konfiantza, zura babesteko bere produktuek agente biologiko horien aurrean duten efikazia ebaluatzeko. Termitak eta pipiak intsektu xilofagoak dira, eta mehatxu handia dira zurezko egitura eta eraikuntza-elementuetarako. Haien ekintzak eraikinen egonkortasuna arriskuan jar dezake, altzariak eta objektu apaingarriak hondatu, eta konponketa-kostu handiak eragin.

    PT8 taldeko produktu bioziden Europako (ECHA) eta estatuko erregistroetarako beharrezkoak diren saiakuntza guztiak egiteko ENACek akreditatutako TECNALIAren laborategietan egin dira saiakuntzak. Saiakuntza horiek guztiek Europako araudiei jarraitzen diete; hain zuzen, organismo bizidun bakoitzari eta saiatu behar den babes-produktuaren erabilera-motari aplikatzekoak direnak.

    EN 46, EN 118 eta EN 1390 arauak

    Saiakuntza prebentiboak

    • EN 46: babes-produktuek pipi-larba (Hylotrupes bajulus) jaioberriekiko duten efikazia zehazten du; horretarako, haien hilkortasuna eta zur tratatuko larben sartze-maila ebaluatzen du.
    • EN 118: lurpeko termiten (Reticulitermes spp.) gaineko efikazia ebaluatzen du, elikadura behartuko saiakuntzen bidez eta termitek kontsumitutako eremua eta jarduera biologikoa neurtuz.

    Sendatze-saiakuntza

    • EN 1390: laborategiko baldintzetan “Hylotrupes bajulus”ez sendatzeko saiakuntzak egiteko metodoak ezartzen ditu. Parametro hauek hartzen ditu kontuan: hilkortasun-tasa, elikadura-portaera eta efikazia.

    Honako hau nabarmendu du Josu Arancón TECNALIAko babes-produktuetarako efikazia-saiakuntzen laborategiko arduradunak:  “Gure helburua da sektoreko enpresei soluzio fidagarriak eta kontrastatuak eskaintzea. Kasu honetan, Europako araudia aplikatu dugu, intsektu xilofagoen aurrean MYLVAri bere produktuen efikazia frogatzeko aukera emango diona eta eskakizun tekniko handiko Europako merkatuetan posizionatzea ahalbidetuko diona

    Honako hau adierazi du Carmen Echevarría MYLVAko araudi-gaietako arduradunak:  “TECNALIArekin lankidetzan aritzeak aukera eman digu NEW SERPOL BASIC eta SERPOL GEL II zur-babesleen efikazia baliozkotzeko, Europako araudien arabera. Lankidetza horrek babes teknikoa ematen digu gure bezeroen konfiantza sendotzeko eta merkatu berrietara sartzea errazteko. TECNALIAko taldearen profesionaltasuna eta zorroztasun teknikoa erabakigarriak izan dira prozesu osoan”.