Berria

Osagai berritzaileak elikagai osasungarriagoak ekoizteko

2018ko maiatzaren 16a

Gizarte osasuntsuago baten aldeko gure konpromisoari jarraikiz, osagai naturalak eta berritzaileak ikertzen eta garatzen ditugu elikagaigintzarako

Maiatzaren 8tik 11ra FOODTECH azokan izan ginen Bartzelonan, zehazki Tecno Ingredientes erakusketan, eta elikagai-industriara transferitzeko patentatutako elikagaiei lotutako azken garapenak aurkeztu genituen.

Gizarte osasuntsuago baten alde jardutea helburu dugula, industriaren zerbitzura jartzen ditugu gure know-howa eta osagai naturalen eta elikagai orekatuagoen eta funtzionalagoen garapenaren alorrean dugun ikertzeko gaitasuna.

Horrez gainera, jardunaldi bat antolatu genuen FOODTECHen,“Gizarte osasuntsu bat sustatzeko osagai berritzaileak” izenburupean. Ekitaldi horretan, elikagaien sektoreko zenbait enpresa ezagunetako ordezkariek azaldu zuten I+Gan zer esperientzia duten, zer erronka dituzten, zer abantaila dituen ikerketa-zentroen laguntza izateak, zer arrakasta lortu dituzten...

TECNALIAk konpromiso bat du etorkizunarekin eta gizartearekin, eta osasun-alorreko bere jardueraren helburuetako bat herritarren bizi-kalitatea hobetzea da. Hori dugu, izan ere, etorkizuneko erronka nagusietako bat Horregatik hurbildu diogu elikaduraren arloan dugun ezagutza elikagai-industriari FOODTECHen. Bestalde, gure lana, oro har, enpresei laguntzea da ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jardueretan: iturri naturalak identifikatzea konposatu aktiboak lortzeko, elikagaiak formulatzea, osagaien garapen- eta baliozkotze-prozesuan parte hartzea...

2018ko Foodtecheko gure parte-hartzearen argazkiak