Berria

Paradigma berriak eraldaketa digitalean

2022ko ekainaren 2a
Transformación digital

"IoT paradigma bere egiten duten konpainiek modernizatu egin beharko dituzte ITko metodologia tradizionalak"

TECNALIAn, arreta berezia ipintzen diogu eraldaketa digitalari, hark bermatzen baitie erakundeei efizientzia eta lehiakortasun handiena informazioaren teknologien (IT) arloan

IoT, DevOps eta Cloud eraldaketa digitalaren oinarritzat hartzen dira, eta efizientzia eta lehiakortasunik handiena bermatzen dute IT prozesuetan. Hala ere, proiektuak paradigma horri jarraikiz garatzeak badu arriskurik: eskalagarritasuna, errendimendua, akatsekiko tolerantzia, eta ingurune eta ikuspegietan agerturiko dibergentzia.

IoT paradigma bere egiten duten konpainiek modernizatu egin beharko dituzte IT metodologia tradizionalak; horretarako, Sec DevOps ikuspegia txertatu beharko dute, eta cloud teknologiak erabili azpiegitura edo zerbitzu gisa, ikuspegi hori modu efizientean ezartzeko.

DevOps ekipamenduaren produktibitatea hobetzea

Erakundeen eraldaketa digitalak azpiegiturak eta baliabideak mantentzeko kostu handia dakar; izan ere, ekipamenduak azken teknologiekin eguneratuta egon behar du, eta gai izan behar du teknologia horiek kudeatzeko eta erabiltzeko, vendor lock-inaren beldurrik gabe.

TECNALIAn, DevOps ekipamenduaren produktibitatea areagotzeko dihardugu lanean, IT azpiegiturak garatzen eta lantzen, eta, ildo horretan, azpiegitura horiek sortu, kudeatu eta mantentzeko behar diren atazak automatizatzen ditugu: azpiegitura horiek eusten diete software-aplikazioak gauzatzeko inguruneei. "Azpiegitura kode gisa" paradigmari jarraikiz Infrastructure-as-Code, IAC) eta DevSecOps eta halako filosofiak baliatuz, ekipamenduaren efizientzia areagotzea lortzen dugu.

Ildo horretan, PIACERE ekimenak azpiegitura-kodearen garapen- eta jarduera-zikloko jardueren erronkak lantzen ditu (DevSecOps), azpiegitura-kodearen garapen-ingurune integratu (Integrated Development Environment, IDE) bakar baten bidez. Hari esker, DevOps ekipamenduak baliabideak sortzeko beharrezko jarduera nagusien automatizazioa bateratzen du, eta laburtu egiten da IT gailu berrietarako ikaskuntza-kurba.

Era berean, DevSecOps ekipamenduak askotariko azpiegitura-inguruneak modelizatu ahal izaten ditu abstrakzioen bidez, DevOps modelatze-lengoaia (DevOps Modelling Language, DOML) berritzaile bat baliatuz; hala, ezkutatu egiten dira egungo soluzioen berezitasunak eta teknizismoak, eta areagotu egiten da ekipamenduaren produktibitatea.

PIACEREk funtsezko zenbait berrikuntza aurkezten ditu, hala nola plataforma optimizatua (Optimized Platform, IOP), zeina gai izango baita DevSecOps ekipamenduari bere zerbitzuen, baliabideen eta azpiegitura-elementuen katalogoan definitutako murrizketak hobekien betetzen dituzten ezarpen-konfigurazioak aurkezteko, optimizazio-algoritmoak baliatuz.

Informazio gehiago PIACEREri buruz

PIACERE partzuergoa TECNALIAk gidatua da, eta bazkide akademiko eta industrialen multzo orekatu bat biltzen du, hala nola ERICSSON, PRODEVELOP, POLIMI, HPE, XLAB, GOV.SI eta 7BULLS. Guztiek ere eginkizun erabakigarria dute Europar Batasunaren SecDevOps ekosisteman.

PIACEREn garatutako erreminta-multzoaren ikuspegia hiru erabilera-kasu errealen bidez ebaluatuko da. SI-MPA tresnak agertoki bat ezarriko du Esloveniako Administrazio Publikoen Ministeriorako, PRODEVELOPek itsas azpiegitura kritikoen kudeaketan baliozkotuko du, eta ERICSSONek, azkenik, soluzioa egiaztatuko du IoTko segurtasun publikoko erabilera-kasu batean, 5Gan.

*Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 101000162 zenbakiko dirulaguntza-araubidearen bidez.