Berria

Pintura plastikoen eta gainazal ez-porotsuen eraginkortasun bakterizida ebaluatzeko zerbitzu berri bat jarri dugu martxan

2021ko urriaren 1a
eficacia-bactericida-pinturas-plasticas-superficies-no-porosas-tecnalia

Gainazal ez-porotsuen bakterioen aurkako eraginkortasuna ebaluatzen dugu "ISO 22196: 2011" arauaren arabera; batez ere, Staphylococcus aureus eta Escherichia coli (E.coli) bakterioen aurkakoa.

TECNALIAk zerbitzu berri bat jarri du martxan, estaldura batek edo gainazal ez-porotsu batek bakterioen aurrean duen eraginkortasuna ebaluatzeko. Saiakuntzak ISO 22196:2011 arauaren arabera egiten dira: Measurement of antibacterial activity on plastics and other non-porous surfaces (bakterioen aurkako eraginkortasunaren neurketa plastikoetan eta gainazal ez-porotsuetan). Bakterioen aurkako eraginkortasuna estaldura batek beraren gainean metatzen diren bakterioen kopurua murrizteko eta bakterioak metatzea edo ugaltzea saihesteko duen ahalmena da.

Staphylococcus Aureus eta E.Coli; ebaluatu beharreko bakterio nagusiak

ISO 22196 araua gure egunerokoan dauden bi bakteriorik ohikoenetan zentratzen da: Staphylococcus aureus eta Escherichia coli (gehienetan E.coli deitua). Bakterio horiek gaixotasun ugariren jatorria dira, erreakzio alergikoetatik edo hesteetako nahasteetatik hasi eta infekzio larriagoetaraino. Gure bizitzetan duten presentzia guk uste baino handiagoa da. Izan ere, zoruetan eta hormetan metatu daitezke, eta lan-gainazaletan, ateetan, izuaren kontrako barretan eta abarretan; etxebizitzan, ingurune sanitarioan eta eraikin publikoetan.

Ingurumen-higienearekiko eta -osasunarekiko kezka areagotzen den garai hauetan, garrantzi berezia hartzen du pintura plastikoen eta gainazal ez-porotsuen eraginkortasun bakterizida ebaluatzeko saiakuntza honek; haren bidez, modu ia konstantean eta oharkabean ukitzen ari garen estaldura baten edo gainazal baten eraginkortasun bakterizida ebalua daiteke.

Gainazal-akaberako produktuen fabrikatzaileei zuzendutako zerbitzua

Zerbitzu hau edozein eraikuntza-elementutarako pinturen fabrikatzaileei eta gainazal-akaberako produktuen fabrikatzaileei zuzenduta dago: adibidez, armairu-aurrealdeak (batez ere, sukalde eta bainugelakoak); ateetarako taulak; sukalde-gainekoak; mahaiak edo beste lan-gainazal batzuk. Pintura-fabrikatzaileentzat, gainera, badugu pintura, estaldura eta iragangaiztekoen saiakuntzakozerbitzua ere.