Berria

    Pinturen, estalduren eta bernizen saiakuntzak egiten ditugu

    2023ko apirilaren 28a

    Validación revestimiento

    "Estalduren saiakuntzetarako gure laborategiek laborategiko saiakuntzetatik hasi eta ikerkuntzarako eta garapenerako ingeniaritza-laguntzaraino eskaintzen dute"

    Pintura, estaldura eta bernizen saiakuntza-sorta zabala, produktuaren fidagarritasuna bermatzeko eta balio-bizitza ziurtatzeko

    Pintura, estaldura eta bernizen saiakuntza-sorta zabala eskaintzen dugu, produktuaren fidagarritasuna bermatzeko eta balio-bizitza ziurtatzeko. Kalitate Kontroleko eta Prestazioen Ebaluazioko zerbitzu integralak hauen gaineko saiakuntzak egitea du helburu: saiakuntza fisiko-kimikoak, mekanikoak eta iraunkortasunekoak, ezaugarri optikoenak, identifikazio-saiakuntzak, suaren aurrean duten portaeraren saiakuntzak eta saiakuntza biologikoak.

    Estalduren sektorerako, ENACek akreditatutako eta gaitasun handiko laborategiak ditugu, 4/LE024 espediente-zenbakiarekin. Gure laborategietan, probak egiten ditugu pinturek, estaldurek eta bernizek kalitate-estandarrak betetzen dituztela bermatzeko.

    Pinturen eta estalduren karakterizazio- eta ebaluazio-saiakuntzak funtsezkoak dira produktuek zenbait aplikaziotan erabiltzeko behar diren baldintzak betetzen dituztela bermatzeko. Adibidez, suteen aurren duten portaera neurtzeko probak nahitaez bete behar dira suteen aurkako segurtasun-eskakizunetarako; proba biologikoak, berriz, ezinbestekoak dira osasun-inguruneetan erabiliko diren produktuetarako.

    Ziurtatu zure estalduren kalitatea laborategi akreditatu batean

    TECNALIAn, lgaratzen dituzten formulazio berriak karakterizatzen ere lagundu diezaiekegu fabrikatzaileei, haien kalitatea bermatzeko. Hainbat proiekturekin lagundu diezazukegu: araudia betetzeari buruzko saiakuntzak, kalitate-kontrola, iraunkortasuna, materialen aukeraketa eta aholkularitza teknikoa, besteak beste.

    Estalduren erronkak ebazten ditugu, zahartze artifizial azeleratuak laborategi-eskalan erreplikatuz; kanpoko baldintza atmosferikoak simula ditzakete, aire zabaleko iraunkortasun eta erresistentzia handiagoa bermatzeko, eta horrek esan nahi du gainazal pintatu edo estaliek zerbitzuko balio-bizitza luzeagoa izango dutela.