Berria

PLATEA ziurtagiriak

2022ko otsailaren 22a
La computación cuántica para las simulaciones complejas y los procesos de optimización

“PLATEA bidez sistemak garatzearen egiaztatze-ziurtagiria, gure teknikariek diseinatu duten eta TECNALIA Research & Innovation-ekin lankidetzan ezarri den proba independente baten bidez"

Gaur, PLATEA plataforma dagoeneko lanean ari da, eta funtsezko elementua da gure erabiltzaileen informazio-premiei erantzuteko etorkizunean garatuko diren aplikazio-sistementzat

Gobernuaren sailetako informazio-sistema berriak garatzeko plataforma efiziente bat izateko, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak (ITZ) inbertsio teknologiko garrantzitsua egin du azken urteetan, EJIE sozietatearen bidez.

Hala ere, nola ITZk hala EJIEk badakite tresna efiziente bat izatea ezinbestekoa dela baina ez dela aski etorkizuneko sistemen garapenean bikaintasuna lortzeko. Orobat ezinbestekoak dira behar bezala trebatuta eta tresna hori modu efizientean erabiltzeko gaituta dauden garapen-teknikariak ere. Teknikari gaituek erabilitako tresna bikain batekin bakarrik lortuko dugu helburu dugun zerbitzu bikaina ematea.

Baliabide teknikoak gaitzeko plana

Horretarako, ITZk eta EJIEk erabaki dute baliabide teknikoak gaitzeko plan bat egitea, baliabide propioak nahiz kanpokoak gaitzeko, sistema berrien garapenean parte hartzen duten langile guztiek PLATEA tresna menderatu dezaten.

PLATEA tresnarekin sistemak garatzen parte hartzen duten teknikari guztiek tresna erabiltzen jakin dezaten, EJIEk erabaki du menderatze tekniko hori egiaztatzeko eskatzea, gure teknikariek diseinatu duten eta TECNALIA Research & Innovation-ekin lankidetzan ezarri den proba independente baten bidez.

Edonork jo dezake egiaztatze-eskema horretara. Egiaztatze-ziurtagiria eskuratzeko, ezagutza-azterketa bat egin behar da TECNALIA Research & Innovation-en instalazioetan, Zamudion (Bizkaia).

TECNALIA Research & Innovation-ek, erakunde independente den aldetik, erabateko gardentasuna eta objektibotasuna bermatzen du egiaztatze-prozesu horretan.

Eskuratu daitezkeen ziurtagiriak

TECNALIA Research & Innovation-ek 12 PLATEA egiaztatze-modulu jarri ditu erabiltzaileen esku. Hauek dira:

  • Geremua (garatzailea)
  • Geremua (analista)
  • Interneteko presentzia (garatzailea)
  • Interneteko presentzia (analista)
  • Teleizapidetzea (garatzailea)
  • Teleizapidetzea (analista)
  • SOA (garatzailea)
  • SOA (analista)
  • Dokusi (garatzailea)
  • Dokusi (analista)
  • SQA-kalitatea (garatzailea)
  • SQA-kalitatea (analista)
  • UDA (garatzailea)
  • UDA (analista)

PLATEA egiaztatze-modulu horietako edozeinetan izena emateak 306,00 €-ko kostua du (+ BEZa, % 21).

Izen-ematea: proba bat egitea

Probaren batean izena eman nahi baduzu edo erakunde batek zenbait pertsonarentzako ziurtagiria lortu nahi badu, bidali mezu bat helbide honetara: platea@tecnalia.com. Helbide horretatik jakinaraziko zaizu xehetasunez zein den alta emateko eta egiaztatze-matrikula ordaintzeko prozesua.

Era berean, platea@tecnalia.com helbidea da PLATEA-TECNALIA taldearekin harremanetan jartzeko bide nagusia. Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, helbide horretara idatzi behar da.