Berria

      Proban jarri etorkizuna gure zerbitzu teknologikoekin

      2025ko maiatzaren 13a

      Proban jarri etorkizuna gure zerbitzu teknologikoekin.

      “Edozein ideiak mundua alda dezake. Baina, horren aurretik, probatu egin behar dira”

      TECNALIAn, zerbitzu teknologikoak ematen dizkiegu enpresei, garapen guztiak seguruak, jasangarriak eta lehiakorrak izan daitezen

      Gure bezeroen garapenak baliozkotzen ditugu. Portaera eta baldintza teknikoekiko eta erabilera-eskakizunekiko adostasuna ebaluatzen dugu, eta material eta produktu tradizionalen zein berritzaileen egokitasuna bermatzen laguntzen duten saiakuntza-metodologiak garatzen ditugu.

      Horrela, enpresak gehiago eta hobeto lehiatu daitezke eta merkatura azkarrago sartzen dira, balio erantsia sortzen duten eta beren sektorean lider izaten laguntzen duten produktuekin.

      Adituak zure zerbitzura

      Enpresekin batera lan egiten dugu erronka global handiei erantzuteko. 30.000 m²-ko laborategiak ditugu funtsezko sektoreetan akreditatuak: Eraikuntzan, Energian, Farmazeutikoan eta beste askotan, eta industria bakoitzaren erronketara egokitutako soluzioak eskaintzen ditugu.

      Ezagutu gure soluzioak

      Proban jar dezagun, elkarrekin, etorkizuna. Ezagutu gure zerbitzu teknologikoek nola bultza ditzaketen zure proiektuak eta nola berma dezaketen haien arrakasta.

      Proban jarri etorkizuna gure zerbitzu teknologikoekin