Eredu energetikoak

      Energia-sistema modelizatzen dugu, energia-trantsizio efizientea lortzeko eta ekonomia karbonogabetzeko estrategiak eta planak garatze aldera.

      Modelos energéticos

      Energia-sistema modelizatzen dugu, eta, horretarako, teknologiei eta energia-politikei lotutako gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-inpaktuen ex ante ebaluazio-ereduak txertatzen ditugu.

      Gure metodologiek tokiko sare ekonomikoa hartzen dute kontuan, eta administrazio publikoei ez ezik energiaren sorkuntzarekin, garraioarekin, banaketarekin eta azken erabilerarekin lotutako industria guztiari ere ematen diegu euskarri, trantsizio energetikoa eta ekonomia karbonogabetzeko prozesu eraginkor batean.

      Ehun ekonomikoaren gaineko inpaktua ebaluatzeko metodologiak aplikatzen ditugu, teknologia energetikoak lehenesteko, errealitate bakoitzari egokituta. Honako alderdi hauek aurreikusten dituzte:

      • Energia-sistemak modelatzea eta simulatzea plangintza energetiko integratu baterako, hiriak eta lurraldeak karbonogabetzeko.
      • Energia-egoera alternatiboak definitzea, modelatzea eta simulatzea, barruti, hiri eta lurraldeetan, eta hainbat irizpideren araberako ebaluazioa: ekonomian, ingurumenean eta gizartean dituen inpaktuak.
      • Agertokiak modelatzea eta teknologia energetiko alternatiboak hedatzeko potentziala aztertzea, energia-plan estrategikoak garatzeko eta haien jarraipena egiteko.
      • Teknologia eta sistema energetikoen ebaluazioa egitea (LCA, LCCA, SLCA) hainbat irizpideren arabera, baita haien hornidura-katearena ere.
      Lara Mabe
      Lara Mabe
      Eredu energetikoen arduraduna

      Nazioarteko presentzia

      Aktibo teknologiko

      Inbertsio-aukeren garapena

      ENERKAD hiri-agertokien ebaluazio energetikoa egiteko erreminta bat da, eta energia- eta ingurumen-simulazioak egiten ditu; horretarako, oinarrizko kartografian, katastroko informazioan eta informazio klimatikoan hartzen du oinarri.
      Informazio gehiago
      Enerkad