"Soluzio eramangarri bat garatu dugu, REM loaren nahasmenduaren diagnostikoa hobetzeko"
Soluzio anbulatorio bat sortu dugu, REM loaren nahasmenduaren diagnostikoa hobetzeko
Loaren nahasmendua patologia isila da. TECNALIAko Osasuneko taldeak REM Loaren Jokabide Nahasmenduaren (TCSREM) ikerketari ekin dio. Nahasmendu horren ezaugarri nagusiak dira REM fasean jokabide kartsuak izaten direla, ez dela atoniarik agertzen giharretan, amets biziak eragiten dituela, eta gauaren bigarren zatian agertu ohi direla.
Noiz egin zenuen azkeneko aldiz ondo lo? Eta ez bakarrik behar adina ordu: atseden indarberritzailea, sakona eta lasaia.
- TCSREMa duten pazienteen % 80k baino gehiagok garatzen du patologia neurodegeneratiboren bat diagnostikoa egin eta hamar urtera, Loaren Espainiako Elkarteko (SES) adituek ziurtatu dutenez.
- Konpondu gabeko premia medikotzat jotzen da diagnostiko goiztiar eta anbulatorioa, bai eta lehentasunezko helburutzat ere.
- Hain zuzen, behar horren ondorioz, REM Loaren Nahasmenduetarako Monitorizazio Sistema Eramangarri Adimendun bat garatzeko beharra sortu da (SMOTTS proiektua).
Sistema eramangarri berritzailea, erabilera anbulatoriokoa
SMOTTSi esker, TCSREM duten pazienteen diagnostikoa hobetzeko aukera izango da. Izan ere, pazientearen seinale fisiologikoen informazioa machine learningeko eta diagnostiko adimenduneko sistema batean txertatuko da, eta horrek datuetan oinarritutako irizpide klinikoak emango dizkie langile kliniko espezialistei, diagnostikorako lagungarriak izango direnak.
Gainera, proposatzen da erabilera anbulatoriokoa izatea sistema. Hori abantaila eta berrikuntza handia da egungo ekipamenduekin alderatuta. Izan ere, ospitale-presioa murriztuko du loaren unitateetan, eta, horri esker, laburtu egingo dira diagnostikoen denborak eta haien kalitatea hobetu, pazientea bere ohiko atseden-ingurunean aztertu ahal izango baita.
TECNALIAko Osasuneko taldeak Malagako Unibertsitatearekin, Malagako Ikerketa Biomedikoko Institutuarekin (IBIMA), Enesorekin eta Vector Piperekin batera garatu du, REM Loaren Jokabide Nahasmenduaren (TCSREM) diagnostiko goiztiarra hobetzeko gai izango den sistema eramangarri berritzailea. Nahasmendu hori estuki lotua dago parkinsonaren moduko gaixotasun neurodegeneratiboekin.
TECNALIAk garatutako teknologia miniaturizatua
Proiektuaren esparruan eta CLASS aktibo teknologikoan oinarrituta, TECNALIAk mACQ garatu du, EEG eta EMGren moduko seinaleak erregistratzeko modulu miniaturizatu bat.
Gailu horrek honetarako aukera ematen du:
- Seinale fisiologikoko zortzi kanal erregistratzeko (gehienez).
- Bluetooth Low Energy bidez, informazioa SMOTTS sistemaren HUBera denbora errealean transmititzeko.
- Gauez eragozpenak gutxitzeko berariaz diseinatutako elektrodoak integratzeko.
Gainera, arkitektura moldakorra duenez, mACQ beste aplikazio mediko batzuetara egokitu daiteke (EMG, EEG, ECG...), eta, horrela, nabarmen handitu daiteke merkatura transferitzeko duen ahalmena. Gaur egun, SMOTTS sistema saiakuntza kliniko batean probatzen ari dira, 20 pazienterekin, Malagako Ospitale Zibileko Loaren Unitatean. Azterlan horren helburua da SMOTTSen TCSREMen diagnostikoaren efizientzia ohiko praktika klinikoarenarekin alderatzea, gaueko polisomnografia baten bidez.
Adimen klinikoa duen sistema
SMOTTSek IoMT (Internet of Medical Things) arkitektura batean integratuko ditu bere osagai guztiak; arkitektura hori akatsekiko tolerantziaz eta alarmen kudeaketa aurreratuaz hornitua dago.
Sistema gai izango da:
- Pazientea lotan dagoela gertatutako ezohiko gertaerak detektatzeko.
- Espezialistari datuetan oinarritutako diagnostikorako irizpide klinikoak eskaintzeko.
Ikuspegi hori honako hauetan oinarritzen da: TECNALIAren 15 urte baino gehiagoko esperientzia eta ezagutza zabala Neural Interfaceetan eta lankidetza klinikoetan —hala nola Malagako Eskualde Ospitale Unibertsitarioko Neurozientzien UGCrekikoa—.
Inpaktua osasungintzan, gizartean eta industrian
SMOTTSen garapenak eragin bikoitza du:
- Osasun-sisteman
- Kostuak murrizten ditu, diagnostiko anbulatorioak ematen baititu.
- Esku-hartze goiztiarraren bidez, gaixotasun neurodegeneratiboen progresioa atzeratzen edo arintzen du.
- Loa aztertzeko aukeran ekitatea eta unibertsaltasuna hobetzen ditu.
- Kalkulatzen da Espainiako 55 urtetik gorako 900.000 pertsonak TCSREMa edo hari lotutako nahasmenduak izan ditzaketela, eta haiei mesede egin diezaieke sistemak.
- Industria-sarean
- Aukera berriak sortzen ditu gailu medikoetan esperientzia duten enpresentzat.
- Atea irekitzen dio produktu esportagarri bati, ez baitago proposatutako funtzionaltasunak integratzen dituen lehiakiderik.
- Zientzian eta berrikuntzan oinarritutako osasun-teknologiak sortzea sustatzen du.
