Berria

    ROS sistema aurkezten dizugu, funtsezkoa roboten higidurarako

    2023ko urriaren 20a

    Sistema-ROS-implementa-movimiento-robots-Tecnalia

    “ROS: gure robotetan kontrolagailuak sistematikoki inplementatzeko software-tresna”

    ROS sistemak liburutegiak eta tresnak eskaintzen ditu software-garatzaileei robotentzako aplikazioak sortzen laguntzeko

    ROSek hardwarearen abstrakzioa, gailu-kontrolatzaileak, liburutegiak, bistaratze-tresnak, mezu bidezko komunikazioa, pakete-administrazioa eta gehiago eskaintzen ditu; open source BSD lizentzia du.

    Halaber, ROS funtsezkoa da TECNALIAN erabiltzen ditugun gailu askotan. Eta ROS hobekien ezagutzen duen pertsonetako bat Miguel Prada da, TECNALIAko aditua osasuneko robotika medikoan.

    Roboten higidura inplementatzen duen ROS sistema

    Bere taldearekin batera, roboten higidura inplementatzen duen ROS sistema bat garatu du. “Gure robotetan kontrolagailuak modu sistematikoan inplementatzeko software-tresna da”, Pradak azaldu duenez. ROS tresna horren bidez, robot baten edo gehiagoren higidurak sortzen dituzten kontrolagailuak gara daitezke —adibidez, indar-sentsoreak, gailu haptikoak, kamerak eta abar— kodea eskuz garatu behar izan gabe, konfigurazio-fitxategiak (YAML) soilik erabiliz oinarrizko portaerak konbinatuz.

    Gai hau interesatzen bazaizu, software-teknologietan egiten dugun lana ezagut dezakezu.

    Gaztelaniaz hitz egiten duten ROS (Robot Operating System) garatzaileen komunitateak mugarri garrantzitsua izan du, ROSCon nazioarteko konferentziaren ROSCon Madrid Estatuko bertsioaren lehen edizioan bildu baita. Hartan, esperientziak partekatu eta sarean lan egin ahal izan dute.