"Proba-inguruneak garatzen ditugu sare elektriko adimendunetarako zerbitzu aurreratuen hedapena errazteko"
VirQA ekimenak indartu egiten du sare elektriko adimendunetarako teknologia digitalen euskal ekosistema
Urtebete lanean, sektore elektrikoaren digitalizazioa bizkortzeko
VirQA ekimena hilabete honetan amaitu da, hamabi hilabete sare elektriko adimendunetan teknologia digitalak nola aplikatu ikertzen eman ondoren.
Topaketa TECNALIAn izan zen, eta bertan izan ziren partzuergoko kideak; TECNALIA, ZIV, Ormazabal eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), zenbait enpresa estrategiko biltzen dituen aholkularitza batzordearekin batera (Alianza Prime, Aclara, Energiaren Klusterra eta Ingeteam).
Helburua: smart grid edo sare elektriko adimendunetarako esperimentazio-inguruneak
VirQAren ekimenaren helburu nagusia izan da proba-inguruneak garatzea, sare elektriko adimendunetarako osagai eta zerbitzu aurreratuen hedapena errazteko.
Aurrerapen horiei esker, sare elektrikoak eredu adimendun, seguru eta efizienteagoetarantz ari dira eboluzionatzen, eta, hala, sendotu egiten da euskal ekosistemaren posizioa, energiari aplikatutako teknologia digitalen erreferentzia gisa.
Transferentzia teknologikoa eta industria-lehiakortasuna
Bileran, aholku-batzordeak lan-ildoak baliozkotu zituen. Era berean, merkatura teknologia transferitzeko aukerak izan zituzten aztergai. Agente teknologikoen eta enpresa liderren arteko lankidetza estu horrek sektore elektrikoa digitalizatzea bultzatzen du, eta bide berriak zabaltzen ditu industria-lehiakortasunerako.
