Berria

Saria Gasteizko Mercedes-Benzen deskarbonizazio-planari

2022ko abenduaren 21a
Elena Solana y Andoni Duque recogen el premio al plan de descarbonización de Mercedes-Benz Vitoria

“Lehen saria Mercedes -Benz Españari, Gasteizko instalazioak deskarbonizatzea ahalbidetuko duen e-District ekimenagatik”

Mercedes-Benz Españaren Gasteizko fabrikako deskarbonizazio-plana, TECNALIAren laguntzarekin egina, saritu du A3Ek

Efizientzia Energetikoaren eta Jasangarritasunaren arloko Enpresen Elkarteak (A3E) Efizientzia Energetikoaren eta Jasangarritasunaren IX. Sariak banatu ditu Madrilen. Sariok gure herrialdearen jasangarritasuna bultzatzeko konpromisoa hartzen duten eta horretan laguntzen duten erakundeak aintzatesten dituzte.

Edizio honetan aurkeztutako hautagai guztien artean, TECNALIAk parte hartzen duen kategorian, energia-eraginkortasuneko eta jasangarritasuneko jarduera onenaren lehen saria eman zioten Gasteizko Mercedes-Benz fabrikari, ekimen hau dela eta: “e-District: eraikinen, industria-inguruneen eta tokiko energia-komunitate industrialaren kontzeptu berria”. Gasteizko Mercedes-Benz fabrikako bi ingeniarik jaso zuten saria, Elena Solanak eta Andoni Duquek.

e-District ekimenaren deskarbonizaziorako gakoak

TECNALIAk lagundu dio Gasteizko Mercedes-Benzi instalazioen deskarbonizazio-estrategia hori modu lehiakorrean gauzatzen, 2039rako enpresan zero emisio sortzeko erronka betetzeko.

Teknologia eta prozesu horiek tokian tokiko erreferentziazko enpresekin batera garatu dira, elkarrekin lan eginez eta TECNALIAren laguntzarekin.

e-District ekimenean garatutako soluzioei esker, energia gutxiago kontsumituko da, fabrika osoaren funtzionamendu-kostuak ere murriztu egingo dira, eta CO2-emisioak modu eraginkor eta lehiakorrean ezabatuko dira, jarraibide hauen arabera:

  • Prozesu eta eraikinetarako behar den energia minimizatzea.
  • Aprobetxatu gabeko hondar-beroak berreskuratzea, hala nola konpresoreen hozte-sistemena, hozkailuena edo kataforesi-bainuena (KTL).
  • Erregai fosilen ordez, efizientzia handiko eta CO2-emisiorik gabeko sorkuntza-sistemak erabiltzea.
  • Fabrika-ingurunean dauden tokiko baliabide berriztagarriak aprobetxatzea zunda geotermikoen eta eguzki-kolektore termiko eta fotovoltaikoen bidez.
  • Tokiko energia-soberakinak lantegiko edo inguruko beste eraikin batzuei lagatzea.
  • Beroa edo elektrizitatea sortzeko/berreskuratzeko sistemen soberakinak lurrean edo baterietan biltegiratzea.
  • Kargak, erabilgarritasuna eta beroa eta elektrizitatea sortzeko beharra modu prediktiboan antolatzea.

Informazio gehiago: hautagaitza finalistak

Kontsultatu hemen A3E sarietako hautagaitza finalista guztien laburpen-dokumentua: 2022ko sarietako finalisten liburuxka.