Berria

    Sarrera doan itsas zabaleko energia berriztagarrien goi-mailako saiakuntza-instalazioetara

    2018ko azaroaren 21a

    Martxan da hirugarren deialdia

    TECNALIAk itsas energia berriztagarrien bere azpiegitura hauetara doan sartzeko aukera eskaintzen dio, beste behin ere, komunitate industrialari eta zientifikoari. 

    • TECNALIAren osagaien korrosio-saiakuntzak egiteko plataformara (HarshLab). Plataforma flotatzaile aurreratu hori Armintzako kostaldetik (Bizkaiko Golkoa, Espainia) 1.700 metrora ainguratua dago, eta berariaz diseinatua itsas zabalean gertatzen den korrosioaren, zahartzearen eta foulingaren aurkako materialak eta osagaiak ebaluatzeko.
    • TECNALIAren Electrical PTOra (Power Take Off). Itsas energiako gailu baten edo haize-turbina baten portaera mekanikoa erreproduzitzen duen emuladore bat da Electrical PTO. Haize-turbinak eta itsas energiaren bihurgailuak sarera konektatzeko HIL (Hardware in the Loop) saiakuntza-banku bat da, osagai elektrikoak eta kontrol-legeak aztertzea duena helburu. 

     Informazio gehiago

     Harremanetarako

    Fernando Salcedo Fernández

    Azaroaren 1etik abenduaren 15era bitartean, zabalik egongo da Europako goi-mailako instalazio hauetara eta beste saiakuntza-instalazio batzuetara sartzeko nazioz gaindiko aplikazioen hirugarren deialdia. Doako sarbidea eskaintzen zaien aplikazioek 2019ko otsailaren 25etik urte bereko abuztuaren 13ra arte erabil ditzakete instalaziook.

    EU-Flag

    MaRINET2 proiektuaren barruan eskaintzen da azpiegitura horietara doan sartzeko aukera. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan, edo sartu MaRINET2 webgunera.