Berria

    Soluzioak elektronika malgu, organiko eta inprimatuan

    2023ko martxoaren 27a

    Impresión funcional LOPEC - TECNALIA

    “TECNALIAren inprimaketa funtzionaleko plataforman balio erantsi handiko material eta produktuetara bideratzeko ezagutza sortzen dugu”

    Inprimaketa funtzionaleko teknologien bidez, energia metatzea barne duten produktuak garatzen ditugu

    TECNALIAren inprimaketa funtzionaleko plataforman balio erantsi handiko material eta produktuetara bideratzeko ezagutza sortzen dugu, inpaktu ekonomikoa eta enpleguaren sorrera ziurtatzeko. Inprimaketa funtzionalak produktu edo osagai bati funtzionalitate aurreratuak eransten dizkioten teknologiak biltzen ditu, ohiko funtzioetatik harago (egiturazkoak, termikoak, etab.). Horretarako, tinta bidezko inprimaketa erabiltzen da askotariko substratuen gainean: plastikoa, metala, zura, kartoia, beira eta ehunak, esate baterako.

    Tinta berritzaileak, inprimatze-makina hobetuak eta prozesu berriak ari dira bideratzen funtzionalitate hobetuak dituzten produktuak lortzeko. TECNALIAk balio-kate osoan egiten du lan, ideiatik hasi eta prototipoa lortu arte.

    Produktu adimendunak LOPECen azokan

    Inprimaketa funtzionalaren helburua da produktu gehienekin lan egiteko modua aldatzea, energia metatzea edo zirkuitu elektroniko integratuak txertatuz; hala, osagai pasibo bati ezaugarri adimendunak erasten dizkiogu.

    Functional Print klusterrarekin batera, LOPEC 2023 azokan izan gara, eta abangoardiako erakusle bat erakutsi dugu, kontzeptu paregabe batekin: tamaina handiko osagaia, diseinu modularra, osotasun estrukturala eta funtzionalitate erabat integratuak; ukipen kapazitiboa; tenperatura- eta deformazio-sentsoreak; eta elementu bero-emaileak.