“Espainian eta Europan suteen aurkako segurtasuna hobetzeko lan egiten dugu sektoreko enpresa eta erakunde garrantzitsuekin”
EGOLFen (Su Laborategien Europako Elkartea) urteko bileran izan da TECNALIA
Gure Suteen aurreko Segurtasun Laborategia EGOLFen urteko bileran izan da. Bilera Ljubljanan izan da (Eslovenia), 2023ko apirilaren 18tik 20ra. Urteko topaketa horretan, zenbait bilera egin dira; suaren aurreko erreakzioarekin (TC1) eta erresistentziarekin (TC2) lotutako alderdi teknikoak eztabaidatzen dituzten batzordeak; produktuen ziurtagiriei buruzko batzordea (TC4); eta, azkenik, osoko bilkura, erakundearen finantza-alderdiak eta funtzionamendu orokorrari buruzkoak jorratzeko.
TECNALIA EGOLF (European Group of Organisations for Fire Testing, Inspection and Certification) elkarteko kide da 2014az geroztik, Europan suteen aurkako segurtasun-estandarrak hobetzeko duen etengabeko konpromisoari esker.
Laborategi horrek ekipo eta instalazio ugari ditu suaren aurreko portaeraren azterketak eta saiakuntzak egiteko. Horiei esker, eraikuntza-material, -produktu eta -sistemek tenperatura eta ke handien aurrean dituzten erresistentzia eta erreakzioa ebalua daitezke. Hala, pertsonen eta ondasunen segurtasuna berma daiteke, sute bat gertatuz gero.
Suteen aurkako segurtasuna Espainian eta Europan
Espainian eta Europan suteen aurkako segurtasuna hobetzeko lan egiten du TECNALIAk, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan parte hartuz eta sektoreko enpresa eta erakunde garrantzitsuekin etengabeko lankidetzan arituz.
EGOLFen helburu espezifikoen artean honako hauek daude:
- Suteen aurkako segurtasunarekin zerikusia duten produktu eta sistemak ikertzen, ebaluatzen eta ziurtatzen dituzten Europako erakundeen artean lankidetza sustatzea.
- Suteen aurkako segurtasuna hobetuko duten teknologia eta material berriak ikertu eta garatzea sustatzea.
- Eraikuntza-produktu eta -sistemetarako suteen aurkako gutxieneko segurtasun-baldintzak ezartzen dituzten Europako araudiak eta estandarrak garatu eta sustatzea.
- Eraikuntza-produktu eta -sistemek suaren aurrean duten erresistentzia ebaluatzeko probak eta saiakuntzak egitea, eta segurtasuna bermatzen duten ziurtagiriak ematea.
- Eraikuntzaren, segurtasunaren eta suteen prebentzioaren sektoreko profesionalei informazioa eta prestakuntza ematea, larrialdiak hobeto ezagutu eta haiei erantzuteko gaitasuna izan dezaten.
Azken batean, EGOLFek Europan suteen aurkako segurtasuna bermatzeko lan egiten du, ikerketa sustatuz, araudiak eta estandarrak garatuz eta ezarritako segurtasun-baldintzak betetzen dituzten eraikuntza-produktuak eta -sistemak ziurtatuz.