Berria

TC (Technical Conformity Report) berri bat eman dugu banatzaileen eta fatxada-itxituren MULTIZERO sistemarako

2021ko uztailaren 13a
TC

Neurrira egindako geruza anitzeko paneletan oinarritzen da sistema, eta energia-kontsumo ia nuluko edo Passivhaus eraikinetan erabiltzeko pentsatua dago.

Eraikingintzaren Kode Teknikotik (EKT) eratorritako baldintza teknikoak betetzen diren ebaluatzeko, saiakuntza batzuk egin zaizkio MULTIZERO sistemari TECNALIAren Industry laborategietan; besteak beste, suarekiko erreakzioaren saiakuntzak, saiakuntza mekanikoak, higrotermikoak, akustikoak, termikoak eta iraunkortasunekoak.

TC edo egokitasun teknikoaren txostena emateko prozesuaren barruan, produktuaren eta haren osagaien fabrikako ekoizpenaren kontrola ebaluatu da, baita haiek instalatzeko prozesua ere. Gure teknikariek sistema hori erabiliz LOBEk egindako lanak ebaluatu dituzte.

Fatxadako itxitura bertikala

Emandako TC 082771 dokumentuak geruza anitzeko paneleko bilbadura autosostengatzaileko MULTIZERO sistema fatxadako itxitura bertikaletan eta barne-banatzaileetan erabiltzeko egokia den ebaluatzen du. Sistema hori Arquitectura Ingenieríak, Construcción Lobe SAk eta Multipanel Internacional Madrid SLk ekoitzi dute.

Technical Conformity Report edo TC txostena aurreikusitako erabilerarako egokitasunaren ebaluazio bat da, zeina EKTk onartutako erakunde baimendu gisa ematen baitu TECNALIAk. Eraikuntza-produktu berritzaileetarako ematen da. Produktu berritzaile horiek merkatuan ezartzen laguntzen du, haren bidez erraz helarazten zaizkielako ebaluatutako produktuaren ezaugarri nagusiak eta EKT betetzearen ziurtagiria agindu-emaileei, kontrol-erakundeei eta obraren zuzendaritza fakultatiboari.