Berria

    TECNALIA AECIko Eraikuntza Industrializatuaren Aholku Batzordean sartu da

    2025ko abenduaren 30a

    Sistemas construcción industrializada-Tecnalia

    "TECNALIAk eraikuntza-sistema prefabrikatuaren bizi-ziklo osoan laguntzen die enpresei"

    TECNALIA Espainiako Eraikuntza Industrializatuaren Elkarteko (AECI) Eraikuntza Industrializatuaren Aholku Batzordearekin bat egitera gonbidatu dute

    Bat-egite horrek indartu egiten du TECNALIAk berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin eta ekoizpen-eredua eraldatzearekin duen konpromisoa eraikuntza industrializatuaren sektorean.

    TECNALIA eragile erabakigarria da soluzio industrializatu efizienteago eta jasangarriagoak bultzatzeko, eta horregatik esku hartuko du batzorde estrategiko horretan. Berriki eginiko AECIren 2025eko Foroan, Miguel Mateos TECNALIAko Innovation and Conformity Assessment Pointeko arduradunak parte hartu zuen industria-prozesuen kalitateari, ziurtapenari eta jasangarritasunari buruzko mahai-inguruan.

    Eraikuntza industrializatuari buruz zer ikuspegi daukan azaldu zuen, bai eta zer soluzio eskaini ere sektoreak egun bizi dituen erronkei, hala nola jasangarritasunari, trazabilitateari edo lan-eskuaren eskasiari.

    Eraikuntza industrializatuko sistemetarako zerbitzuak

    TECNALIAk eraikuntza-sistema prefabrikatuaren bizi-ziklo osoan laguntzen die enpresei, hala nola diseinuan, fabrikazioan eta muntaketan, baita adostasuna ebaluatzen ere. Horretarako, etapa bakoitza optimizatzen du eta errentagarritasunik handiena lortzen du fase bakoitzean. Enpresei laguntza eskaintzen die, produktuak azkarrago eta gehiago saltzeko.

    Zehazki, TECNALIAk zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

    • Europako Ebaluazio Teknikoak (ETA), eraikuntza-sistema industrializatuei eta haien osagaiei CE marka jartzeko.
    • Technical Conformity Report (TC), sistema industrializatuek EKT betetzen dutela justifikatzeko.
    • Laborategian saiakuntzak egitea, estatuko eta nazioarteko araudien arabera.
    • Saiakuntza-protokolo berriak.
    • In-situ saiakuntzak, instalazioa egoki egin dela eta prestazioak behar bezala daudela egiaztatzeko.

    Gainera, soluzio digital guztiek malguak eta interoperagarriak izan behar dute, prozesu berrietara ezin hobeto egokitzeko. Horregatik, TECNALIAk zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

    • Diseinu parametrikoa, optimizazioko tresnak eta diseinu adimenduna (ikasketa automatikoa aplikatuz), diseinuaren faseak arintzeko.
    • Diseinu-tresnen eta fabrikazio-prozesuen (CNC, robotika, etab.) arteko interoperabilitatea.
    • Biki digitala, aurrefabrikatuaren bizi-zikloa kudeatzeko.
    • Ikusmen artifiziala, fabrikako prozesuak monitorizatzeko.

    AECIren Aholku Batzordean sartu denez, TECNALIAk sistema industrializatuak normalizatzen, ziurtatzen eta ebaluatzen duen esperientzia partekatu ahalko du, eta, era berean, lankidetzan jardungo du eraikingintzan kalitatea eta jasangarritasuna bultzatzeko estandarrak definitzeko bidean.

    Aliantza horrekin, TECNALIAk indartu egiten du eraikuntza industrializatuko erreferentzia gisa duen posizioa, eta ekarpen aktiboa egiten du sektoreak eredu zirkularrago, digitalizatuago eta erresilienteagoetarantz egin dezan.