Berria

    TECNALIA finalista izan da “Disruptores Innovation Awards 2025” sarietan

    2025ko abenduaren 29a

    TECNALIA, finalista en los Disruptores Innovation Awards 2025

    "TECNALIAk aurkeztutako proiektuari izaera berritzailea eta eraldatzailea aitortu diote"

    Euskadiko Down Sindromea Fundazioarekin gauzatu dugun lankidetza ekimen eraldatzailetzat jo dute.

    Joan den urriaren 23an, TECNALIA finalista hautatu zuten “Disruptores Innovation Awards 2025” sarietan. Aintzatespen horrek Euskadiko Down Sindromea Fundazioarekin gauzatu dugun lankidetza nabarmendu du. Adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako inpaktu sozial eta teknologikoagatik balioetsi zuten ekimena.

    Inpaktu soziala duen berrikuntza

    TECNALIAk aurkeztutako proiektuari izaera berritzailea eta eraldatzailea aitortu diote Disruptores + Innovadores hedabideak antolatutako sarietan.

    • Euskadiko Down Sindromea Fundazioarekin batera, desgaitasun intelektuala duten pertsonen inklusioa, autonomia eta ongizatea bultzatzen dituen soluzio teknologiko bat garatu dugu, eta agerian jarri dugu zer-nolako ahalmena duen teknologiak gizartean aldaketa positiboak eragiteko.
    • Errealitate birtuala eta errealitate areagotua oinarri dituen teknologia propio baten bidez, kolektibo horiekin lan egitea lortu dugu. Pertsona horientzat erronka bat da modu autonomoan gauzatzea eguneroko zereginak (metroa hartzea, garbigailua jartzea, eta abar).

    Inklusiboagoa den gizarte batekin konprometituak

    Aintzatespen horrek helburuetara bideratuta dauden eta pertsonen bizitzan benetako inpaktua duten soluzio teknologikoak garatzen jarraitzera bultzatzen gaitu. Eraldatzeko, konektatzeko eta gizarte justuagoa eta inklusiboagoa eraikitzen laguntzeko ahalmena duen teknologian sinesten dugu.

    TECNALIAk zorionak eman nahi dizkio Gradiant teknologia-zentroari, gure kategorian saritua izan baita.

    Sariei buruzko informazio gehiago