Berria

TECNALIA Ventures; ekintzailetzako erreferentea Espainian

2022ko apirilaren 19a
Tecnalia Ventures nombrada Venture Builder de referencia

"TECNALIA Venturesen bidez, TECNALIAk bere bezeroen I+G+Bko inbertsioak baliarazteko arazoak konpontzen ditu"

TECNALIA Ventures Espainiako 36 venture builder (startup-faktoria) nagusietako bat da, El Referente aldizkariaren arabera

Ekintzailetzan eta inbertsioan espezializatutako El Referente aldizkari liderrak TECNALIA Ventures TECNALIAren deep tech venture builder-a hautatu du Espainiako erreferentziako 36 venture builder-en artean; halaber, deep tech-en espezializaturiko zaharrena dela ere nabarmendu du.

El Referente-k venture builder-ak definitu ditu “El Venture Builder alcanza su etapa de madurez en España” erreportajean, eta hau adierazi du: “nahiz eta inkubagailuek eta azeleratzaileek ere betetzen duten proiektu bat bultzatzeko eta negozio errentagarri bihurtzen laguntzeko eginkizun hori, venture builder-ak badu berezitasun bat: parte aktiboa eta funtsezkoa da startupa edo proiektua sortzeko”.

Erreportajean esaten denez, venture builder guztien artean, TECNALIA Ventures Espainiako deep tech zaharrena da, eta erreferente bat Europan. Gainera, “TECNALIA Venturesen bidez, TECNALIAk bere bezeroen I+G+Bko inbertsioa baliarazteko arazoak konpontzen ditu, eta teknologia eraldatzeko prozesuan laguntzen du, inpaktu sozial eta ekonomikoa izan dezan”.

TECNALIA Ventures-ek ahaleginak egiten ditu edozein berrikuntza-ekosistemaren funtsezko hiru oinarriak lotzeko: pertsonak eta erakundeak, ideia teknologikoak sortzeaz arduratzen direnak; profil ekintzailea edo enpresa-ikuspuntua duten pertsonak; eta inbertitzaileak, gihar ekonomikoa emateaz gain, ekimen ekintzailea garatzen laguntzeko konpromisoa hartzen dutenak.”

TECNALIAren partaidetza duten enpresak

Gaur egun, TECNALIAk 14 enpresatan du partaidetza, eta TECNALIA Venturesen bidez kudeatzen dira: Fesia, Neos Surgery, H2SITE, Ingredalia, Acustrain, Biokemik, ElCode, Digimet, Go4It Solutions, Aurea Pay&Pass, Nautilus, Vixion, Addilan eta Izpitek.

Gainera, bosgarren urtez jarraian, Europako patente gehien eskatu dituzten Estatuko erakundeen artean dago TECNALIA; 2020an, hirugarren izan zen sailkapen horretan. Hala, 2021eko abenduaren 31n, zentroak 827 patente ditu (192 patente-familiatan multzokatuta) eta 155 software-erregistro.