Berria

TECNALIA Ventures eta Deusto Business Schoolek ekintzailetzan eta teknologiaren transferentzian duten lankidetza sendotu dute

2021ko otsailaren 19a
Los estudiantes Eider Albarracín, Imanol Aizpuru, Maider Dorronsoro, Ibone Urquiola y María Zubia

Trenek hiri-inguruneetan eragiten dituzten zarata-arazoak murrizten dituen teknologia bat garatzen parte hartu dute Deusto Business Schooleko ikasleek

Deustuko Unibertsitateak eta TECNALIA Ventures gure deep tech venture builderak lankidetza-hitzarmen bat dute ekintzailetzako eta teknologiaren transferentziako proiektuak garatzeko.

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campuseko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradu bikoitzeko eta Ingeniaritza Informatikoa graduko ikasle batzuk “Minibarrerak” inkubazio-proiektuetan parte hartzen ari dira beren gradu-amaierako proiektuaren barruan.

Mikel Korta Deustuko Unibertsitateko Innogune Enpresa Inkubagailuaren arduraduna tutore dutela, 5. mailako Eider Albarracín, Imanol Aizpuru, Maider Dorronsoro, Ibone Urquiola eta María Zubia ikasleek, Jesús Torrecilla TECNALIAko merkaturatze-adituarekin batera, “Minibarrerak” teknologiaren garapenean parte hartu dute. Teknologia horrekin, trenek hiri-inguruneetan eragiten dituzten zarata-arazoak konpondu nahi dira.

Ikasleek sakon aztertu dituzte teknologia berritzaile hori Europako merkatuetan sartzeko estrategiak. Halaber, arrisku potentzialak identifikatu dituzte, haientzat kontingentzia-planak zehaztu, eta bideragarritasun eta itzulkinei buruzko ondorioak atera.

“Urtez urte sendotzen ari den TECNALIA Venturesekiko ikasketa-lankidetza honek enpresa-proiektu berrien inkubazioaren errealitatera hurbiltzen ditu ikasleak, eta aukera ematen die ekintzailetza-ekosisteman funtsezkoak diren eragileekin lan egiteko eta, hala, beren proiektuen balioa handitzeko. Deusto Business Schoolek gradu-amaierako proiektu-aukera zabala eskaintzen die ikasleei, askotariko enpresa eta erakundeekin lankidetzan. Gehien eskatzen dizkiguten proiektu-motak hauek dira, besteak beste: merkatu-azterketak, komunikazio- eta marketin-planak eta sektore berriek analisi estrategikoak. Bestalde, urtero egiten dira proiektuak ETE, autonomo eta start-upekin, eta, oro har, enpresez eta negozio-planez ez dakiten ekintzaile eta ekimen-sustatzaileekin; halakoetan, balio handia ekartzen diote ikasleek proiektuari”. Hala azaldu zuen Cristina Iturrioz Deusto Business Schoolen Donostiako campuseko gradu-amaierako proiektuen koordinatzaileak.

Deusto Business School

Deusto Business School negozio-eskola bat da, eta bere ehun urtetik gorako tradizio eta ospearekin bat datozen ezaugarri bereziak ditu. Aldi berean, sektorea eraldatzen ari diren joera handiak ere bere egiten ditu: “Business Education to Serve the World”.

Hiru printzipio ditu:

  • Negozioen ingurune digitalera egokituak dauden eta bidezko ekonomia global jasangarri batekiko konpromisoa duten enpresa-liderrak prestatzea
  • Lider berritzaile, sortzaile eta ekintzaileak prestatzea
  • Ehun urtetik gorako ospearen oinarria management edo kudeaketaren alorretan hezkuntza profesional bikaina ematea da, zeinak Espainiako klase zuzendaririk onena eman baitu.