Berria

    TECNALIAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gobernantzaren saria jaso dute Hodeian ekimenagatik

    2020ko otsailaren 3a

    Erronka handiak dira turismoaren banaketa, turisten portaera eta horrek lurraldean duen eragin sozioekonomikoa

    Urtarrilaren 23an, FiturtechY foroan, AMT Smart Destinations Awards 2020 sariak banatu zituzten. TECNALIAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gobernantzaren saria jaso dute Hodeian ekimenagatik.

    Hodeian ekimenak zenbait iturri eta formatutako informazio turistikoa bildu eta aztertzen du, uneko egoera ahalik eta fidagarritasun handienarekin definitzeko eta eragile arduradunei erabakiak hartzen laguntzeko. Tresna horren azken helburua da turismoaren banaketa, turisten portaera eta horrek lurraldean duen eragin sozioekonomikoa ulertzea.

    AMT, ITH, Segittur eta Invatturreko ordezkariek osatzen dute epaimahaia, eta bost finalista aukeratu dituzte bost mailatan; tresna eta soluzio teknologikoak aukeratu dituzte, helmuga turistiko adimendun bat martxan jartzeko egindako ekarpenarengatik.

    Finalistak soluzio teknologikoen onlineko katalogoan sartuko dira. Horietarako sarbidea izango dute Alianza de Municipios Turísticos de Sol y Playa (AMT) elkartea osatzen duten helmuga aitzindariek eta interesa duten beste helmuga batzuek.

    Hirugarren edizio honetan, berrogeita hamar hautagai baino gehiago aurkeztu dira, eta hauek saritu dituzte: Ilunion Hotels, Irisgarritasunaren atalean; Travelest, Turistekiko eta hiritarrekiko interakzioaren atalean; Envirosuite, Jasangarritasunaren atalean; Yarr TV, Sustapenaren eta marketinaren ataletan; eta TECNALIA eta GFA, Gobernantzaren alorrean.