"Enpresei laguntza ematen diegu negozio-eredu jasangarriagoak eta egungo erronka klimatikoekin hobeto lerrokatuak lortzeko trantsizioan"
CCUS edo CO2-a atzemateko, metatzeko eta erabiltzeko teknologiak, benetako soluzioen bidez deskarbonizazioan liderrak izan nahi duten enpresentzat
CCUS edo CO2-a atzemateko, metatzeko eta erabiltzeko teknologiek erakutsi dute soluzio estrategikoa direla emisio garbiak murrizteko eta neutraltasun klimatikorantz jotzeko; bereziki, ezabatzen zailak diren emisioak sortzen dituzten industria-sektoreetan, hala nola zementugintzan, siderurgian eta kimikan.
TECNALIAn, CO2-aren kudeaketa efizientea eta errentagarria ahalbidetzen duten teknologiak garatzen eta ezartzen ditugu, eta enpresei laguntza ematen diegu karbono gutxiko ekonomia lortzeko bidean.
Gure CCUS soluzio teknologikoak
- CO2-a atzematea: CO2-a selektiboki harrapatzeko eta bereizteko material adsorbatzaileak, mintzak eta stack elektrokimikoak garatzen ditugu, askotariko gas korronte eta baldintza industrialetara egokituak.
- CO2-aren erabilerak: balio erantsi handiko produktu bihurtzeko aukera ematen duten teknologien bidez, CO2-a baliabide erabilgarri bihurtzen dugu, hala nola erregai sintetiko, polimero eta eraikuntzako material, eta, horrela, ekonomia zirkularra sustatzen dugu.
- CO2aren mineralizazioa: karbonatazio azeleratuko teknologien (ACT) bidez, CO2-a finkatzen dugu industria-hondakin alkalinoetan; horri esker, karbono-aztarna txikia duten eraikuntza-materialak sortzen ditugu eta azpiproduktuak balorizatzen laguntzen dugu.
- Garraio eta metatze seguruak: CO2-a era seguruan garraiatzeko eta metatzeko soluzioak diseinatzen eta baliozkotzen ditugu; era horretan, korrosio-arriskua minimizatzen dugu eta azpiegituren osotasuna eta iraunkortasuna ziurtatzen dugu baldintza errealetan.
- CCUSC edo CO2-a atzemateko, metatzeko eta erabiltzeko prozesuen efizientzia energetikoa: prozesu industrialetan hondar beroa aprobetxatzeko, HUT (heat upgrade technologies) teknologiak txertatzen ditugu, eta, horrela, CCUS prozesuen efizientzia hobetzen dugu eta kostu operatiboak murrizten ditugu. Funtsezko erronka da XXI. mendeko industriarentzat.
Berrikuntza jasangarria industriaren arloan
Klima-aldaketak soluzio zehatzak eskatzen ditu. Elektrifikazioarekin bakarrik ezabatu ezin diren emisioei heltzen diete CCUS edo CO2-a atzemateko, metatzeko eta erabiltzeko teknologiek; horrek berrikuntza jasangarrirako aukera berriak irekitzen ditu industria-arloan.
TECNALIAn, enpresen zerbitzura jartzen dugu berrikuntza, eta, horrela, hazkunde jasangarrirako eta epe luzerako errentagarritasunerako aukera bihurtzen dugu CO2aren erronka.
