Teknologia

Klima-aldaketara egokitzea

Adaptación al cambio climático

Klima-aldaketaren inpaktuen aurrean erresilientzia areagotzeko lan egiten dugu, kalteberatasuna eta arriskua aztertuz lurralde- eta sektore-ikuspegitik. Era berean, klima-egokitzapenerako ibilbide-orriak diseinatzen ditugu, egokitzapen-neurrien eraginkortasunaren analisian oinarrituta, baterako onurak optimizatuz ingurumenerako zein gizarterako.

Gure soluzio teknologikoak lagungarri zaizkie administrazio publikoei eta enpresei hainbat egitekotan: kalteberatasuna eta arriskua aztertzeko; klima-aldaketara egokitzeko neurri eta plan eraginkorrak garatzeko, naturan oinarritutako irtenbideak azpimarratuz; eta politika publikoetan eta enpresa-estrategietan integratzeko, epe luzera klima-erresilientzia areagotze aldera.

Gure teknologien artean, hauek nabarmentzen ditugu:

  • Kalteberatasuna eta arriskuak aztertzeko prozesuak automatizatzea, klima-agertokietan, estatistikan eta analisi espazialean oinarrituta (kartografia).
  • Inpaktuak modelizatzea (bero-uhartearen efektua eta uholdeak, besteak beste), egokitzapen-neurrien eraginkortasuna kalkulatzeko.
  • Klima-aldaketara egokitzeko neurri, plan eta ibilbide-orri malguak diseinatzeko tresnak garatzea.
  • Climate-Proofing ikuspegiaren sektore-integrazioa eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea hiri-plangintzaren, lurralde-antolamenduaren, azpiegituren eta energiaren sektoreetan.
  • Klima-zerbitzuak eta datuen analisia aginte-koadroak eta datu-panel pertsonalizatuak garatzeko.

Kanpo-aliatuak

Universidad de Cantabria - IHC (Instituto de Hidráulica de Cantabria)
BC3 (Basque Centre for Climate Change)
Logo Vito
CESER - Centre for Earth Systems Engineering Research
GERICS – German Climate Services Center

Nazioarteko presentzia

ECRA
European Network of Environment research Organisations (ENERO)
UERA - Urban Europe Research Alliance
EIT-Climate KIC
CTCN
ICLEI - Local Governments for Sustainability. Resilient Cities (Ciudades Resilientes)
Ikusi gehiago
Adaptación al cambio climático

Klima-aldaketara egokitzea (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Hábitat urbano, un entorno que promueve el desarrollo

Hiri-habitata, garapena sustatzen duen ingurune bat (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa