Berria

      TECNALIAren partaidetzapeko enpresen VIII. Topaketa

      2023ko martxoaren 31a

      Encuentro de participadas

      "Jesús Valero TECNALIAren zuzendari nagusiak deep tech venture building inguruneak garatzearen aldeko apustua egiten du TECNALIA Venturesren bidez"

      TECNALIAren partaidetzapeko enpresek deep tech venture buildingean dituzten esperientziak partekatu zituzten Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako eragile nagusiekin

      Ekitaldia Bilboko Carlton hotelean izan zen, eta Agustín Sáenz TECNALIAko Estrategia, Merkatu eta Teknologiako zuzendariaren sarrera-hitzaldiarekin hasi zen. Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak nabarmendu zuenez, deep techaren bidez lortuko du Euskadik eskualde gisa abangoardian jarraitzea nazioarteko panoraman. Era berean, ekintzaileei eta inbertsiogileei laguntzeko esku artean dituzten tresnak azaldu zituen.

      Asier Rufino TECNALIA Venturesen zuzendari nagusiak konpainiaren 2022ko mugarri nagusiak partekatu zituen. Era berean, hizpide izan zituen TECNALIAren partaidetzapeko enpresa-zorroak lorturiko inpaktu-datuak, bai eta Deeptech4Impact abiarazi izana ere, besteak beste. Horren ondoren, Aitor Lizarza Mondragon Unibertsitateko Ekintzailetzako zuzendariak hartu zuen hitza. Azaldu zuen zer egiten duen korporazioak LEINN graduan (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza), etorkizuneko ekintzaileak prestatzeari begira.

      Partaidetzapeko enpresak

      Javier García OPTIMITIVEko zuzendari nagusiak heriotzaren harana gainditu behar izan zuteneko bizipenak kontatu zituen. Gorka Hermoso H2SITEko finantza-zuzendariak, berriz, A Saileko inbertsio-txandaren xehetasunak eman zituen (12,5 M€-koak), zeina 2012an itxi baitzuten akziodunen artean atzerriko inbertsiogileak sartuta. Javier Méntrida ACUSTRAINeko zuzendari nagusiak, jarraian, administrazio publikoa bezero gisa edukitzearen berezitasunak azaldu zituen.

      Agendako amaierako inspirazio-blokean, Julia Palomok eta Javier Serranok parte hartu zuten (Banco Santander finantza-entitatekoak), baita Maitane Arezana HAYSeko kudeatzaile seniorrak eta Faÿçal Hafied Klymbeko bazkide nagusiak ere. Guztiek ere ekintzaileen ekosisteman elkarrekin harremanetan jarduteko dituzten erremintak eta ekimenak aurkeztu zituzten. Blokea amaitzeko, mahai-inguru bat egin zuten industria-plantak finantzatzeko eskemei buruz. Asier Rufino izan zen moderatzaile, eta hauek hartu zuten parte haren gidaritzapean: Naia Eroa, Banco Santanderreko Euskadirako Finantzaketa Egituratuetako eta Aholkularitzako zuzendaria; Asier Ugaldea, Iberian Smart Financial Agroko zuzendari nagusia eta sortzaileetako bat; eta Borja Filibi, TECNALIA Ventureseko partaidetzapeko enpresen kudeatzailea.

      Azkenik, Jesús Valero TECNALIAko zuzendari nagusiak TECNALIAren apustu irmoa nabarmendu zuen, zeinak buru-belarri baitihardu deep tech venture building inguruneak garatzen, TECNALIA Venturesen bidez. Inguru horiek guztiek balioa eman nahi diete aktibo teknologikoei, eta areagotu egin nahi dute zentroak I+Gan egiten duen inbertsioaren itzulkina.