Berria

Thomas Pesquera astronautak gure beso robotikoaren softwarea probatu du Nazioarteko Espazio Estazioan

2021ko abuztuaren 3a

Erabiltzailearen ukimen-gaitasuna (indarra) eta ahaleginarena berreskuratzeko interfaze haptikoak garatzea da gure teknologiaren oinarria

Europako Espazio Agentziarako (ESA) eta Frantziako Espazio Agentziarako (CNES) proiektu batean parte hartu dugu oraintsu. Thomas Pesquera astronautak zenbait saiakuntza egin ditu espazioan teknologia batzuk baliozkotzeko; besteak beste, gure zentro teknologikoak garatutakoa.

Erabiltzailearen ukimen-gaitasuna (indarra) eta ahaleginarena berreskuratzeko interfaze haptikoak garatzea da gure teknologiaren oinarria; interfaze horiei esker, doitasun eta efizientzia handiagoa lortzen da tresna kirurgikoen, beso robotikoen eta espazio-ontzien urrutiko kontrolean.

Espazioko misioen kasuan, zehazki, kanpoko gailuak urrutitik kontrolatzen lagunduko lieke teknologia berritzaile honek astronautei; adibidez, tripulatu gabeko kapsula bat edo estazio espazialaren kanpoaldean sateliteak harrapatzeko edo espazioan objektuak mugitzeko instalatutako beso erraldoi bat kontrolatzen.

Joseph McIntyre TECNALIAko robotika medikoko zuzendariak dioenez, "belaunaldi berriko interfaze haptikoen garapenak aukera berriak irekiko ditu, urrutiko operazioei dagokienez, jarduera-eremu askotan".

Informazio gehiago