Berria

Volkswagenen oparia bere langileei: bisitaldia TECNALIAra

2017ko azaroaren 7a

Bisitari izan ditugu Volkswageneko zenbait langile azaroaren 7an, askotariko sektoreez eta epe ertainera arazo konplexuak konpontzeaz dugun ezagutza teknologikoa dela eta

Bigarren urtez jarraian banatu ditu Volkswagen Navarrak Berrikuntzaren Sariak, helburu honekin: langileek berrikuntza-prozesuetan parte hartzea. Esperientziak erakutsi duenez, langileek dakite beste inork baino hobeto zer gabezia eta gorabehera izaten diren eguneroko jardunean, eta zein diren haiek konpontzeko modurik onenak.

Oraingo honetan,automobilgintzaren sektoreko enpresa aitzindari horrek emandako sarietako bat hiru finalistekin gure enpresara bisitaldi bat egitea izan da. Hauek dira lan sarituak: lehen saria, "Xafla-lanetako roboten maneiagailuak kalibratzeko erreferentzia-sistema kubodunak"; bigarrena, "Xafla-lanetako lantegiko hornidura logistikoko eskabide automatikoak", eta hirugarrena, "Sorgailu piezoelektrikoen erabilera".

Gustura asko erakutsi diegu TECNALIA bisitari izan ditugun 14 lagun horiei, eta zenbait sektoretarako sustatu ditugun garapen teknologikoak aurkeztu dizkiegu. Hala, bada, gure zentroaren zeharkakotasuna ezagutzeko aukera izan dute, inspirazio-iturri izan dezaten automobilgintzaren sektorean.

Berrikuntza da Volkswagen markaren ekoizpen-estrategiaren zutabeetako bat. TRANSFORM.FACTORY+ du izena estrategiak, zeinaren xedea baita fabrikazio-prozesu eraginkorrak sortzea.  Honenbestez, merkatuan lehiakorrago izaten laguntzen dieten soluzioak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.

Eskerrik asko bisitari etortzeagatik!