Berria

    Zenbait osagairen lizentzia-hitzarmen bat sinatu dugu Europako Batzordearekin, gaitasun digitalak ebaluatzeko

    2021ko martxoaren 26a

    Default image  post type alt

    Osagai horiek 23 hizkuntzatara itzuliko dira

    Europako Batzordea eta Everis nazioarteko aholkularitza-zerbitzua gaitasun digitalak ebaluatzeko plataforma bat garatzen ari dira, halako gaitasunak izatea behar duen lanpostu batean lanean edo halako enplegu baten bila ari diren europarrentzat. Hauek dira helburuak: alor horretako kontzientzia eta ezagutza hobetzea, egoera orokorra ulertzea eta profesionalki garatzen laguntzea.

    Bi erakunde horiekin eta Europako erreferentzia batzuekin batera, 2020ko hirugarren hiruhilekoan, jardunbide egokiak identifikatu genituen, ikuspegiak alderatu genituen eta Europako asmo handiko plataforma horretarako erreferentzia izan zitezkeen soluzio teknologikoak aukeratu genituen (pataformak Europass-ekin ere izango du lotura).

    Ebaluatzeko eta ziurtatzeko osagaiak

    Bilera batzuk egin ondoren, lizentzia-hitzarmen bat sinatu dugu TRUSTECH alorrean gaitasun digitalak ebaluatzeko eta ziurtatzeko garatu diren osagai batzuetarako, erantzun-eredua hobetzeko itemak kalibratzeko informazioa barne dela.

    Osagai horiek 23 hizkuntzatara itzuliko dira. Baliteke aurrerago hitzarmenean osagai gehiago ere sartzea; gaitasun digitalak ebaluatzeko simulazio aurreratua duten software-osagaiak, hain zuzen ere.