Berria

Zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzen ditugu FIRST LEGO League nazioarteko lehiaketaren bidez

2019ko azaroaren 26a

90 euskal gaztek baino gehiagok ezagutuko dituzte hiriaren inguruan ditugun konponbiderik berritzaileenak

FIRST LEGO Leaguek CITY SHAPER: bizitzeko eta lan egiteko ingurune hobeak eraikitzen ditugu erronka aurkeztu du aurten. Mundu osoko eskola-umeen taldeek beren komunitateko eraikin edo espazio publiko bateko arazo bat aztertu, eta irtenbide berritzaile bat proposatu beharko dute.

Erronkarekin bat egin dugu, eta ikastetxe hauetako12 eta 15 urte bitarteko 90 ikasle baino gehiago hartu ditugu azaroaren 21ean eta 29an eta abenduaren 2an: Begoñazpi, Urdaneta, Gernikako San Fidel, CLIP Innovación Educativa, Lorditronik eta Portugaleteko Santa Maria.

Bertaratzen direnek aukera izan dute energia positiboko eraikinetarako ditugun irtenbideak ezagutzeko, bai eta KUBIK eraikina bisitatzeko ere.

FIRST LEGO League Euskadi

Euskadin erreferentzia den STEAM hezkuntza-ereduko programa honek zientzia eta teknologiarekiko interesa pizten du euskal gazteen artean; mundu digitalerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzen ditu; eta gazteen artean aurkikuntza, berrikuntza, inklusioa eta talde-lana sustatzen ditu, beste balio batzuen artean. 

  • Lankidetza publiko-pribatuko sare bat dute oinarri
  • Gai horri loturiko erronka Euskadiko errealitate sozioekonomikoaren testuinguruan kokatzen du
  • Euskal txapelketako trebakuntza-programa esklusiboa da
  • Nazioarteko irismena eta proiekzioa ditu
  • Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren jaia da 

Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik, Innobasquek bi helburu bete ditu FIRST LEGO League Euskadiren edizio berri honetan: 

  • STEM (ingelesezko siglak; zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) alorretako ikasketa eta trebetasunekiko interesa sustatzea.
  • Gazteek profesional izateko beharko dituzten gaitasun digitalak eta zeharkakoak garatzen laguntzea

TECNALIAn funtsezkoa iruditzen zaigu irtenbide berritzaileak bultzatzea gure hirietako bizi-kalitatea hobetzeko; horretarako, garapenak sortzen ditugu gure inguruko industriekin lankidetzan.