Berria

    Zientzia, teknologia eta talentua, osasunaren etorkizunari aurrea hartzeko

    2025ko abenduaren 11a

    Ciencia, tecnología y talento para anticipar el futuro de la salud

    "Gate2Health, osasun-arloko berrikuntza-gune irekia, berrikuntza-ekosistemaren erreferentziazko topagunea"

    TECNALIAk bat egin du Gate2Health programarekin, osasungintzan berrikuntza irekia sustatzeko

    TECNALIAk lankidetzarako esparru-akordio bat sinatu du GSK konpainia biofarmazeutikoarekin. GSK liderra da sendagaiak eta txertoak ikertzen eta garatzen, eta TECNALIAK eta biek Innovation Lab ekimenean parte hartuko dute; hau da, pazienteen bizitza hobetzeko soluzio disruptiboak sortzea helburu duen berrikuntza-programa irekian.

    Gate2Health programa elkarlaneko hub bat da, zeinean startupek, enpresa teknologikoek, osasun-profesionalek eta pazienteen elkarteek elkarrekin lan egiten baitute sektorearen erronkak identifikatzeko, jakintza partekatzeko eta laguntza-ereduak eraldatuko dituzten proiektuak garatzeko. Ekosistema horretan, TECNALIAk gaitasun teknologikoa, ikerketa aplikatuan duen esperientzia eta ikuspegi estrategikoa eskainiko ditu, eta, hala, sendotu egingo da berrikuntzaren alorreko Europako erreferentzia gisa.

    TECNALIAK 1.500 profesional baino gehiago ditu, bai eta ibilbide sendoa ere osasunaren arloan, besteak beste. Hala, alderdi hauetan lagunduko du:

    • Osasun-sektorearen beharrak eta aukerak detektatu.
    • Identifikatutako erronkei erantzungo dieten baterako proiektuak bultzatu.
    • Sinergiak eta lankidetza-bide berriak aztertu, benetako inpaktua duten soluzioak azeleratzeko.

    Open Innovation, berrikuntza irekia

    Gate2Health osasunaren alorreko berrikuntza-gune ireki bat da, eta erreferentziazko topagune berri gisa ageri da sektoreko berrikuntza-ekosistemako protagonisten artean —besteak beste, osasungintzaren alorreko profesionalak eta erakundeak, pazienteak, ekintzaileak, eta akademiaren, kirolen edo teknologiaren esparruko entitateak—.

    Esparru horretan, osasun-sistemaren erronka handiei heldu nahi diegu, sistema hori modu jasangarrian eraldatzen eta pazienteen bizitza hobetzen laguntzeko.

    Zientzia, teknologia eta talentua batzen ditugu

    Lankidetza horren esparruan, helburu hauek ditugu:

    • Ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzea.
    • Enpresen eta gizartearen eraldaketaren eragile izatea etorkizun aldakorreko erronketara egokitu daitezen.
    • Inpaktu handiko proiektuei gertutik jarraitzea, I+Garen sektoretik Osasun Sistema Nazionalera transferentzia modu eraginkorrean gertatzen dela lortzeko.
    • Eragile garrantzitsu izatea bezeroa —eta, kasu honetan, pazientea— erdigunean egon daitezen, hori baita TECNALIAren oinarrietako bat.

    Zer lortuko dugu elkarrekin?

    • Berrikuntza bideratua: helduen artean prebentzioa hobetzearen eta emakumeen osasuna eraldatzearen alde egingo dugu.
    • Benetako inpaktua duten soluzioak: soluzio eskalagarriak bultzatuko ditugu osasun-sektoreko funtsezko eragileekin, pilotuetatik harago.
    • Soluzio iraunkorrak denboran: osasun-sistema inplikatuko dugu bultzatutako soluzioen etorkizuneko jasangarritasuna zaintzeko.
    • Aukera eta erronka berriak hautematea: interkonexio-espazio bat sortuko dugu joera berriak aztertzeko, lankidetza-ildo partekatuak sortzeko eta aukera berriei heltzeko.

    Akordio horrek indartu egiten du berrikuntza irekiarekin dugun konpromisoa, bai eta osasunaren etorkizunari aurrea hartzen dioten aliantza estrategikoak sortzearekin duguna ere.

    Erronkak eta berrikuntza-fokuak

    Gate2Health proiektuak askotariko osasun-erronkei erantzun nahi die, hala nola txertoen bidez gaixotasunak prebenitzeari eta emakumeen osasuna eraldatzeari.

    GSKrekin batera lan egingo dugu, eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako ekimenak jarriko ditugu abian, hala nola teknologia aurreratuak garatzea eta lankidetza-eredu berriak aztertzea.

    Jarri harremanetan gure aditu-taldearekin, eta ikusi nola ari garen eraikitzen osasungintzaren etorkizuna.