Berrikuntzarik handiena da material eta prozesu integratu berriak garatzea, CO₂-a atzitzeko eta balorizatzeko, erregai sintetiko, konposatu kimiko eta material jasangarri bihurtuz.
Ikuspegi horren lehenengo oinarria teknologia aurreratuak dira, hala nola CO₂-a modu selektiboan atzitzeko material funtzionalak diseinatzea eta testatzea, eta, bigarrena, hura eraldatzeko prozesua areagotzea zenbait prozesuren bidez (katalisi heterogeneoa, erreaktore berritzaileen garapena eta elektrolisi bidezko bihurketa elektrokimikoa) eta, hala, efizientzia eta bideragarritasun industriala optimizatzea.
Horri esker, enpresek ingurumen-aztarna murrizteko aukera sortzen da, bai eta emisioen balorizazioan oinarritutako negozio-eredu berriak sortzekoa ere, eta, aldi berean, industria-lehiakortasuna indartzen da eta klima-helburu globaletarantz aurreratzen da.
Helburu klimatikoak lortzen laguntzen duen edozer positiboa izango da gizarte osoarentzat.