Enpresa

BIOKEMIK: Balio erantsi handiko produktu kimikoak

Arazoa

BIOKEMIKen teknologiak 1,3 butadienoa lortzeko arazoari erantzuten dio. Konposatu kimiko horren erabilera ezagunena pneumatikoak fabrikatzeko kautxua ekoiztea da, eta 22.000 milioi dolarretik gorako balioa duen merkatua da.

Gure soluzioa

BIOKEMIK produktu kimiko jasangarrien eskaera globalari erantzuteko sortu zen; produktu horiek elikatzeko ez diren lehengai berriztagarrietatik abiatuta lortzen direnez, kostu txikikoak eta balio erantsi handikoak dira. Gaur egun, hau dute zorroan: 1,3-butadienoa, azetona, 2,3-butanodiola, MEKa eta banillina.

TECNALIArekin batera garatutako prozesu bioteknologikoek, gaur egun, 6 patente-familia, sekretu industrialeko 3 erregistro eta CECT erregistroa duten 3 mikroorganismo jabe dituzte.

Abantailak

  • Baliabide fosilen arazoa saihesten du.
  • Lehengaiekiko dependentzia murrizten du.
  • Eskalagarria da.
  • Ekologikoa.
  • Materialen fluxua blendingerantz aldatzea saihesten du.
  • Lehen mailako arrisku biologikoko mikroorganismoak baliatzen ditu.
  • Animalia-elikadurarako eta erabilera industrialetarako azpiproduktu balioztagarriak sortzen ditu.

Merkatu potentziala

  • Kautxu-erabiltzaileak eta bitarteko produktuen beste merkatu batzuk.

Merkatuko egoera

BIOKEMIKek aukera estrategikoa eskaintzen du produktu kimiko garrantzitsuak ekoizteko bestelako modu bat garatzeko. Esate baterako, azetona eta 2,3-butanodiola ekoizteko plantak instalatzeko merkaturatzen du bere teknologia.

Fasea: Teknologia areagotzen
Langileak: 2
Bulegoak: Derio – ES
Finantzaketa-errondak: 2
Koinbertitzaileak: Tecnalia, Kereon Partners

Bila

  • Inbertitzailea