NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Azpiegiturak eta ekipamendua

Kubik by TecnaliaKUBIK by Tecnalia

KUBIK I+G+B proiektuetarako eraikin berezi bat da, eraikuntzan energia-eraginkortasuna hobetzeko kontzeptu, produktu eta zerbitzu berrietara zuzendutakoa; azken batean, Zero Energia eraikinak eratzeko da.

Eraikuntza-konponbideak, klimatizazio- eta argiztatze-sistemak eta ohiko energietatik eta berriztagarrietatik datorren hornigaia integratzeak energia-eraginkortasunaren aldetik ematen dituen emaitzak ikertzeko agertoki errealistak sortzen ditu; gaitasun hori da, hain zuzen, KUBIKen berezitasuna.

Energia aldetik eraginkorrak diren produktuak sortzea:

Produktu jasangarriagoak (energia aldetik eraginkorrak eta industrializatuak) sortzea, gero merkaturatzeko. Eraikuntza-sistemak merkatuan ezarri baino lehen erabilera-baldintza errealetan optimizatzeko eta baliozkotzeko aukera ematen du.

Forjen, estalkien eta fatxaden garapen berrien edozein konposizio arkitektoniko modularrekin esperimentatzeko aukera ematen du.

 

NANOC zentroakNANOC zentroak (Centro de Aplicación de Nanomateriales en Construcción)

TECNALIAren parte eta CSICen unitate elkartu bat den aldetik, nanozientziari eta nanoteknologiari buruzko ezagutzak sortu nahi ditu, eraikuntzaren sektorean goren-goreneko ezaugarriak dituzten materialak asmatzeko eta enpresentzat negozio-aukera berriak sortzeko.

NANOCen laborategiak baliabide esperimental eta konputazional apartak ditu nanozientzia eta nanoteknologia eraikuntza-munduan ezartzeko. Baliabide hauek ditu:

  • Nanopartikulak manipulatzeko instalazioa.
  • Sol-Gel instalazioa (erreaktore kimikoak, labe programagarriak, “dip and spin coating” ekipoak).
  • Karakterizazio-ekipoak.
  • Superkonputazioko clusterra, ab-initio eta dinamika molekularreko simulazioetarako.

 

Segurtasuna suteetan. I+G laborategiaSegurtasuna suteetan. I+G laborategia

Suteetarako materialak garatzeko I+G laborategiak nahiko ekipo ditu materialek suteetarako dituzten propietateak hobetzeko moduak ikertzeko eta sugarrak atzeratzeko sistema berri eraginkorrenak asmatzeko.

  • KONO-KALORIMETROA: Ekipo honen baliorik handiena da suteen aurrean erreakzio jakin bat izateko materialak garatzen laguntzea.
  • KE-GANBERA - FTIR ESPEKTROSKOPIA: FTIR teknologia errekuntzan sortutako gasak aztertzeko erabiltzeak jauzi kualitatibo bat eragin du erretzen ari den material batek sortzen duen kearen toxikotasunaren karakterizazioan.
  • I+G+B LABE ESPERIMENTALA, suarekiko erresistentea.

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: