NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

AIADEKekin lanean dihardugu titanio minimizatua duten kalitate handiko pinturak lortzeko

2020.09.07

TiGABE ekimenari esker, ETE horrek aukera izango du EB 2020/2017 erregelamendu berrira egokitutako produktuen lerro baten garapenean aitzindari izateko[1]

TiGABEren helburua da titanio minimizatua duten kalitate handiko dekorazio-pinturak ekoiztea; zehatzago esanda, titanio dioxidoaren ordezko produktuak erabiliz ur-oinarriko dekorazio-pintura berriak egitea da erronka.

Titanioari buruzko araudiaren garapenaren buru Frantzia da, eta, 2015eko azaroan, TiO2-aren sailkapen harmonizaturako proposamen bat aurkeztu zion ECHAri, kartzinogenikoen 1B kategorian sartzeko produktu hori: H350i “inhalatuz gero minbizia eragin dezake”. 2017ko urrian, ECHA produktu kimikoen Europako Agentziaren Arriskuak Ebaluatzeko Batzordeak (RAC) proposatu zuen inhalatuz gero minbizia eragiteko susmopean sailkatzea (2 kategoria) TiO2-a. 2020ko otsailean onartu eta argitaratu zen proposamen hori, eta aplikatzen hasiko da trantsizio-aldi bat igarotakoan.

Informazio gehiago

Proiektua 2019an hasi zen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren HAZITEK programaren barruan, zeinaren buru baita AIADEK, TECNALIAren lankidetzarekin. 

  • EUROPAKO BATZORDEAREN 2020/217 ARAUDI DELEGATUA, 2019ko urriaren 4koa, aurrerapen tekniko eta zientifikoetara egokitzearren Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1272/2008 Erregelamendua (EB) —sustantzia eta nahasteen sailkapen, etiketatze eta ontziratzeari buruzkoa— aldatzen duena.
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: