NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIA estaldura intumeszenteetako nanopartikulen erabilera ikertzen ari da

2010.08.16

TECNALIA, Italia, Txekiar Errepublika eta Letoniako beste enpresa batzuekin batera, `HEFEST´ proiektuan parte hartzen ari da, nanopartikuletan oinarritutako estaldura intumeszente berriak garatzen.

Tecnaliak parte hartzen du HEFEST-n

"HEFEST" proiektua estaldura intumeszente berrien garapena aztertzen ari da. 7. Esparru Programaren baitako proiektu bat da, eta milioi bat euro inguruko inbertsioa du.

TECNALIA, Italia, Txekiar Errepublika eta Letoniako beste enpresa batzuekin batera, `HEFEST´ proiektuan parte hartzen ari da, nanopartikuletan oinarritutako estaldura intumeszente berriak garatzen.

Gaur egun egiturazko elementuak babesteko aplikatzen diren estaldura intumeszenteek muga handiak dituzte; adibidez, haien eraginkortasuna murriztu egiten da ingurumenarekin kontaktua izanda, ez dute egonkortasun likidoa, eta zailtasunak daude haiek aplikatzeko. Hori dela eta, proiektu honetako parte-hartzaileak elkarrekin lanean ari dira, muga horiek gaindituko dituzten estaldura intumeszente berriak sortzeko, egiturazko elementuek suaren aurrean erresistentzia handiagoa izan dezaten eta iraunkorragoak izan daitezen.

Orain arte, aurreikusitako zenbait lorpen egin dira; esaterako, nanopartikulak oinarriko sistema polimerikoekin bateratzea, ez soilik pinturetan sakabanatzea hobetzeko, baizik eta egiturak asaldatu eta sistema intumeszenteko zati aktibo bihurtzeko. Pintura intumeszenteen iraunkortasuna ere hobetu da, osagaien alterazio kimikoaren bidez, eta sistemek uraren aurrean duten erresistentzia areagotu da.

Proiektuaren baitan, egun, garatutako sistemek suaren aurrean, eskala errealean, zer propietate dituzten ikertzen ari dira.

Proiektua amaitzean pintura intumeszenteei buruzko lantegi bat antolatzea aurreikusten da, jendearentzako irekia, PROCOAT eta Italiako Politécnico di Torino instalazioetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: http://www.hefest.info

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: