NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIAk Arkitekturako Nazioarteko Lehiaketa antolatu du

2010.08.16

Lehiaketa horren helburua izan da “mundu guztiko arkitektura-ikasleen artean ikuskera eta ekimen berriak eragitea, etengabe aldatzen ari den hiri-inguru batek ezarritako erronkei erantzuteko”. Sariak Bilboko Guggenheim Museoan banatu ziren.

Lehiaketako sari banaketa ArcelorMittalek babestu du, eta lehiaketan 32 herrialdetako 400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta 70 arkitektura-proiektu baino gehiago aurkeztu dituzte. Lehenengo aukeraketan, 9 herrialdetako 27 proiektu aukeratu ziren (Txina, Eskozia, Alemania, Espainia, Taiwan, Brasil, Mexiko, Hego Korea eta Ameriketako Estatu Batuak). Ondoren, 10 proiektu finalistak argitaratu ziren, eta, jarraian, sei sarituen izenak, www.OpenBuilding-2010.org webgunean.

Sari-banaketa lehiaketaren arduradunek egin zuten: Beisi Jia, Hong Kongeko Unibertsitatekoa, Stephen Kendall, Ball Estatu Unibertsitatea (AEB) eta José A. Chica, Tecnaliaren Eraikuntzaren Unitatekoa, eta ArcelorMittalen ordezkari Luis María Lakunza e Ignacio Ágreda.

Ekimen hori “Eraikuntza egokigarri eta jasangarria – Open and Sustainable building O&SB2010” arloari buruzko Nazioarteko XVI. Batzarraren baitakoa da.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: