NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIAk KUBIK inauguratu du, eraikuntza jasangarriaren teknologietan eta energia-eraginkortasunean mundu mailan aitzindaria den eraikin esperimentala

2010.08.16

KUBIK punta-puntako laborategia eta bakana da mundu mailan, arkitektura- eta eraikuntza-teknologia jasangarriak eta ekoeraginkorrak ikertzeko, garatzeko eta inplementatzeko.

TETECNALIAk KUBIK inauguratu du

Beatriz Corredor Etxebizitza Ministroa egon zen KUBIKen inaugurazio-ekitaldian, eta I+G+Bren azpiegitura berria bisitatu zuen TECNALIAko arduradunen eta proiektuan parte hartu duten enpresen eskutik. Proiektu honetan bi milioi euro inguruko inbertsioa egin da.

Juan Tomás Hernani —Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzako idazkari nagusia— eta Iñaki Arriola —Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraiorako sailburua— ere izan ziren ekitaldian.

Ekimen pribatuak ere badu bere lekua KUBIKen; guztira, industria-arloko 28 enpresak egin dute ekarpena, eraikin honek beren produktuak garatzeko eta merkaturatzeko indarra izan dezakeela uste baitute: Arcelor-Mittal, Financiera y Minera (Grupo Italcementi), Prefabricados Etxeberria, Intemper, Astrawall Ibérica, Cristalería Soler, Cortizo, Invitec, Orobio-Goicoechea, dBBlok, Rehau, Alumafel, NortenPH, Biohaus Goierri, KLH, Gutex, Cosinor, Beckhoff, Redstone, Proclima, BSW, Compriband, Isoleika, Toldos Arranz, Somfy, Ferrari, Stamisol FT eta Indal.

Horrez gain, proiektuak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntza ekonomikoa ere badu.

KUBIK eraikina modularra, malgua eta desmuntagarria da, eta I+Garen arloan ez du parekorik mundu osoan. Izan ere, energiari eta soinuari dagokienez industrializatuak eta eraginkorrak diren produktu eta ekipoak garatzen ditu. Proiektuaren helburua da eraikuntzako energia-eraginkortasuna hobetzeko kontzeptu, produktu eta zerbitzu berriak garatzea.

Instalazio hau garatzeak aukera emango digu “eraikin eraginkorren aldeko Europako ekimenaren” buru izateko maila teknologikoan. Eraikinetako CO2 kontsumoa eta isuriak gutxitzeko teknologiak, materialak eta sistemak dira ekimen horren helburu.

Sustatzaileen esanetan, hau da KUBIKen berezitasun nagusia: “agertoki errealistak sortzen ditu eraikuntza-konponbideen, aireztapen- eta argiztapen-sistema adimendunen kudeaketaren eta energia berriztagarrietatik datorren horniduraren arteko interakzioak sortzen duen energia-eraginkortasuna ikertzeko”.

Azpiegiturak (ekainaren 10ean inauguratu zuten ofizialki) 500 m² izan ditzake gehienez ere, eta sotoko solairuaz gain, beste hiru solairu ditu lur-arrasetik gora. Ohiko energien eta energia berriztagarrien (geotermikoa, eguzki-energia eta haize-energia) arteko konbinazioan oinarritzen da energia-hornidura. Horrez gain, eraikinak monitorizazio- eta kontrol-sistema bat du, I+G+Bko jarduerak garatzeko behar den informazioa ematen duena.

Azpiegitura esperimental honen arduradunek esandakoaren arabera, “egiturari dagokionez, eraikin esperimental desmuntagarria eta birkonfiguragarria da KUBIK, aztertu beharreko bizitoki-eremuak sortzeko, eta ezaugarriak benetako erabilera-kondizioetan ebaluatu nahi diren inguratzaile, forjatu eta partizioen eraikuntza-osagaiak muntatzeko diseinatua”.

Aukerak

KUBIKek, TECNALIAren sare teknologikoari esker, kostu onargarri baten truke berrikuntzan lan egiteko aukera ematen die eraikuntza-sektoreko enpresa txiki eta ertainei. Horrez gain, berrikuntza teknologikoaren bidez merkatu-hobi berriak bilatzen laguntzen die arrisku-egoerak (energiaren prezioaren igoera, krisi ekonomikoa) merkatu-aukera bihurtuz. Gainera, eraikina produktu berriak merkaturatzeko plataforma gisa erabil daiteke, baita benetako erabilera-egoeretan saiakuntzak egiteko laborategi gisa ere.

Oro har, Bizkaiko Parke Teknologikoan inauguratu zen azpiegitura hau I+G+Ba industria-sarera transferitzeko tresna berri bat da, horrela, balio erantsi handiko aberastasuna eta enplegua gehitzeko. Halaber, oso erabilgarria izango da energia-kontsumoaren murrizketa ikertzeko, eta hiru abantaila ditu: energia-mendekotasun txikiagoa du, eraginkortasun handiagoa eta ingurumen-kostu txikiagoa. Horrez gainera, oso erabilgarria izango da jasangarritasunaren arloko ikerketa zuzenean industria-eragileekin sustatzeko.

Administrazio publikoentzat KUBIK aukera bikaina da, batetik, egokitze handia bizitzen ari den sektoreari aplikaturiko ikerketari laguntza ematen dion proiektu batean parte hartzeko, eta, bestetik, herrialde osoko energia-eraginkortasuna handitzeko eta berotegi-efektuko gas-isuriak murrizteko laguntza emateko, kanpoko energia-mendekotasuna gutxituz. KUBIKek eskaintzen dizkien aukeren barruan dago, baita ere, lehen mailako itun sendoak dituen proiektu batean parte hartzeko aukera. Proiektu horrek, halaber, estatuko eta nazioarteko enpresa-eragileekin harremanetan jartzeko aukera ematen du, eta arauak indarrean egon aurretik eta ondoren arau horiek bideratzeko jarduerak eskaintzen ditu.

Informazio gehiago: http://www.energiaenedificacion.com

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: