NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnaliaren Eraikuntzaren Unitatea Habana Zaharreko ondare historikoa berreskuratzeko lanean ari da

2010.08.16

TECNALIAren Ondare Historikoaren Arloa bikaintasuneko jarduera zabal bat garatzen ari da, Gizateriaren Ondare diren hiriak kontserbatzeko kudeaketa integratuari laguntzeko tresnen eta teknologien berrikuntzari eta transferentziari begira.

Kuban, TECNALIAk urteak daramatza lankidetza-programetan lanean Habanako Historialariaren Bulegoarekin. Hasteko, materialen eta egituren aurretiazko azterketak egiteko proiektuak gauzatzen dira, gerora ondarea kudeatzeko eta zabaltzeko IKTen aplikazioa azpimarratzeko, eta ekonomia sortzailea sustatzeko Habana Zaharra auzoan.

Egun, asmo handiko proiektu bat garatzen ari da. Proiektu horren bitartez lortu nahi da beharrezko ezagutzak eta azpiegitura sortzea modu ez baztertzailean eta Habana Zaharreko gizarte-, kultura- eta eraikuntza-esparrura egokituz ondare eraikitara sartzeko, haiek ikusteko eta haien berri emateko.


TECNALIAk Avila eta Salamancako hiri zaharren kudeaketa-planak egiten ere parte hartzen du, kontserbazio-prozesuen segimendua egiteko tresnen sorreran berrikuntzak sartuz. Santiago Konpostelakoako Partzuergoarekin batera, Galiziako hiriburuaren alde zaharra modelizatzen ari da, hiri jasangarriaren paradigma moduan, ondare eraikiaren bizigarritasuna hobetzeko analisiak egiteko, erabakiak hartzeko, planifikazioa egiteko eta esku-hartzeko tresna berriak garatuz.

Azken bi hamarkadetan, kultura-ondarearen kontzeptuak, aukeraketa-irizpideak eta babes- eta kontserbazio-prozesuak nabarmen aldatu dira. Atzean geratu da eremu historiko batean eraikinak objektu isolatutzat kontserbatuz eta birgaituz kontserbazio eraginkorra lortzen zela zeritzon ikusketa mugatua.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: