NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnaliaren Eraikuntzaren Unitateak “suaren proba” egin du Bilboko Alhondiga berrian

2010.08.16

“Suaren proba erreala” egin da, Bilboko suhiltzaileek eta babes zibilak hala aginduta, Alhondigak sute-kasurako dituen segurtasun-sistemen ezaugarriak egiaztatzeko. Hala, eraikin barruan su kontrolatu bat sortu da, barruti horretan halako istripu baterako eszenario kritikoenean.

Tecnaliako teknikariek eragindako suteak 300 °C-ko ke-laino beroa eragin zuen, eta atrioaren oinarritik estalkiraino igo zen, eta Alhondiga osatzen duten eraikinen pean zabaldu. Horretarako aurreikusitako sistema egokien bidez kanporatu zen ke-lainoa.

Froga segurtasunez egiteko, 200 m2 material isolatzaile baino gehiago behar izan ziren sutegunetik gertuko horma eta sabaietan. Hala, elementu horiek ez zirela kaltetzen bermatu zen. Horrez gainera, Bilboko suhiltzaileek segurtasun-gailu bat jarri zuten beharrezko bitartekoekin, edozein egoerari erantzuteko.

Tecnaliaren Eraikuntzaren Unitatearen arduradunen arabera, halako saiakuntza bat "bakarra da Europan". “Bitartekoak eta prozedurak TECNALIAk garatu eta patentatu ditu. Besteak beste aire-hodiko erretzaile gainelikatuak; horiek 6 MW-eko potentzia sor dezakete modu kontrolatuan eta urrunetik, alegia, ibilgailu bat suak hartzean sortzen den potentzia bera”, adierazi dute.

TECNALIAk garatutako teknologiak saiakuntza garbia bermatzeko aukera ematen du, tenperatura altuko kearen bidez. Gainera, keak ez dira toxikoak pertsonentzat, ezta kaltegarriak ere ingurumenarentzat. Horrenbestez, segurtasunaren eta jasangarritasunaren arteko oreka bat da.
Prentsa-oharra

Saiakuntza hori 2008an erabili zen, helburu bererako, Bizkaiko Loiuko aireportuan, eta emaitzak bikainak izan ziren.

 

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: