NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Enpresentzako eskaintza

Teknologiaz dakiguna, gure bezeroekin dugun lankidetza estua eta barnean daramagun etorkizun-sena abiapuntu hartuta, helburu argi bat jarri genion geure buruari: negozio-aukera berriak identifikatu eta garatzea, eta haiek lehiarako abantaila bihurtzea gure bezeroentzat.

Konponbide berritzaile eta eraginkorrak ematen ditugu eraikin eta azpiegiturak modu integralean birgaitzeko eta hiriak berroneratzeko; eraikin adimendunak eta hainbat eratako erabiltzaileentzat egokituak egiten ditugu; azpiegituren segurtasuna hobetzen dugu; energia berriztagarriak sartzen ditugu...

ETORKIZUNEKO HIRIAN ARI GARA INBERTITZEN, hiri erosoagoa sortzeko, CO2 gutxiago isurtzen duena, eta, azken batean, bizi-kalitate eta laguntasun handiagoa eskaintzen duena.

Eraikuntzaren sektorea eraldatzeko bultzada emate aldera, teknologia transferitzeko proiektu askotarikoak egiten ditugu gure bezeroekin eta gure bezeroentzat.

Eraikuntzako balio-kateko hainbat eragilerentzako egiten dugu lan, esparru hauetan: material berritzaileak, produktu industrializatuak, hiria eta eraikuntza jasangarria, birgaitzea eta segurtasuna.

Gure eskaintza eta aktibo teknologikoen garapena merkatu-segmentu hauetako enpresentzat da:

  • Zementuen eta deribatuen fabrikatzaileak
  • Plastikoen eta estalduren fabrikatzaileak
  • Barruko eta kanpoko hiri-ekipamenduen fabrikatzaileak
  • Inguratzaileen, itxituren eta aurrefabrikatuen fabrikatzaileak
  • Eraikinen eta hirien sustatzaileak
  • Eraikinen jabeak eta kudeatzaileak
  • Azpiegituren jabeak eta kudeatzaileak
  • Ingeniaritzak eta arkitektura-estudioak
  • Eraikuntza-enpresak

Horretarako, esparru hauetan dihardugu lanean:

Material berritzaile eta jasangarriak

Zementu eta polimeroen ezaugarri berriak lantzen ditugu, eta propietate hobetuak sartzen dizkiegu. Hondakinak zementuaren eta haren deribatuen bigarren mailako lehengaitzat erabiltzen ditugu, hondakinak eta biomasa polimero-sistemetan eta material konpositeetan sartzen ditugu eta material berriak sortzen ditugu (geopolimeroak, biozidak, estaldurak…). Hondakinak berreskuratzen eta eraikuntzako eta eraispenetako hondakinak kudeatzen dihardugu.

Eraikuntzaren industrializaziorako sistemak eta prozesuak

Sektorea eraldatzen dihardugu industrializatzeko: irisgarritasunerako eta barne-arkitekturarako produktu eta sistema berriak garatuz (jendearen aniztasun funtzionalaren araberako sarbideak, banaketak eta konpartimentuak egiteko sistemak), goi-mailako ezaugarriak dituzten inguratzaile arkitektonikoak sortuz (elementu egituratzaileak, material berriak ezartzea, energia berriztagarrietan oinarritutako funtzionalitateen integrazioa) eta egitura-konponbide modularrak asmatuz (egituraren segurtasuna inguru oldarkorretako sendotasun- eta iraunkortasun-irizpideen aurrean, aurrefabrikazioa, ezaugarri akustiko, termiko eta irisgarritasunekoen diseinua). Gainera, eraikuntza-prozesu jasangarriagoak ari gara ezartzen, eraikuntza-lan industrializatuan dabiltzan eragileen arteko harremanak zehaztuta dituztenak.

Eraikin eta hiri adimendunak

Eraikin eta produktuen energia-kudeaketa ari gara garatzen, eta konponbide integratuak ari gara ematen habitatean gune adimendunak sortzeko, eraikin jasangarriak eta energia aldetik eraginkorrak egiteko, hiri adimendunaren kontzeptua garatzeko, inguru jasangarriak eta energia aldetik eraginkorrak sortzeko eta hirigintza estrategikoki planifikatzeko (tokiko eragileentzat politikak eta estrategiak sortuz).

Berrikuntza hiriaren berroneratzean eta birgaitzean

Lehendik dauden hiri-eremuen eta eraikinen jasangarritasuna eta eraginkortasuna lantzen ditugu. Hirigintza-plangintza estrategikoa egiten dugu finkatutako hiri-eremuak berritzeko eta berroneratzeko. Ingurumen eraikiaren bizi-kalitatea hobetzen dihardugu, biztanleen premia berrietara egokitzeko eta ingurumen-inpaktu txikiagoa sortzeko. Tokiko garapenerako eremu historiko eta kulturalak balioztatzeko politikak eta estrategiak ari gara sortzen.

Azpiegiturak

Proiektuak idatzi aurreko azterlanak egiten ditugu, jabegorako laguntza teknikoa ematen dugu, kontu-ikuskaritzetarako aholkularitza eta laguntza eman eta kalitatearen monitorizazioa egiten dugu, proiektu eta lanen kontu-ikuskaritza finantzarioak eta teknikoak egiten ditugu, diagnostiko eta patologien azterlanak gauzatzen ditugu, egitura sendotzeko, segurtasuna handiagotzeko eta arriskuak aztertzeko proiektuak jartzen ditugu abian, mugimendu estrukturala kontrolatzen dugu, aholkularitza geoteknikoa ematen dugu eta segurtasun-neurriak eskaintzen ditugu eraikinetako eta obra zibiletako leherketa eta suteetarako.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: