NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Negozio-aukerak

Hiri-inguruneak birsortzea

Hiri-inguruneak birsortzea

Hiri-eredua habitat nagusitzat finkatu nahi da hurrengo hamarkadetarako, eta lehendik dauden hiriak (batez ere, Europakoak) erronka berrietara egokitu : demografiako eta gizarteko aldaketetara, mugikortasun-eskema berrietara, energia-egoera berrietara eta abarretara.

Lehengo hiriek dituzten ezaugarrietatik zeini eutsi behar zaien eta gizartearen eskaera berrietara nola egokitu behar diren esaten die TECNALIAk bere bezeroei; horixe da ematen dien baliorik funtsezkoenetakoa. Hiri-ingurune finkatua eta hango gune historikoak birsortzen ditu hiri-garapenaren eredu berri bat egiteko: zero hazkundea duen eredua. Lehendik dauden hiri-inguruneetako bizi-kalitatea hobetzeko estandar berriak garatzen ditu. Tamaina ertaineko hiriek gaur egun dituzten ahalmenak eta baliabideak optimizatzen ditu. Ingurumen eraikiaren eraldaketa integralari heltzen dio, benetako premietara egokitzeko eta ingurumen-inpaktu txikiagoa eragiteko.

Hiri integratua birgaitze eta bisorkuntzaren diptikoa (Gaztelania)

 

material birziklatuak eta biomaterialak

Etxebizitzak material birziklatuak eta biomaterialak erabiliz eraikitzea

Aukera hau ekoeraikinekin eta eraikuntza-materialen ingurumen-inpaktua txikiagotzearekin dago erlazionatuta.

Material birziklatuak eta biomasatik datozenak erabiltzen dira eraikinak egiteko. Hala, bigarren mailako lehengai birziklatuak eta naturatik eratorriak erabilita, propietateak hobeak dira, eraikuntza-prozesuko karbono-aztarna txikiagoa da, eta, askotan, azken materialaren kostua ere murriztu egiten da.

 

Construccion industrializada

Eraikuntza industrializatua

Ezaugarri oneko eta gauzatze-kostu txikiagoko eraikin jasangarrien eskaerari erantzuteko, gero eta gehiago eskaintzen dira aurrefabrikazio-maila handiko eraikuntza-sistemak eta konponbideak. Horren eraginez, eraikuntza-prozesuak aldatzen ari dira, eta industrializaziorako bidean jarri dira.

Aukera hau eraikuntzako produktu eta prozesuen ekogarapenarekin dago erlazionatuta. Helburua da eraikuntza lehiakorragoa izatea, inpaktu txikiagoak eragiten dituena, izaera arkitektoniko bat duena eta erabiltzaileen premietara egokitzen dena.

Ikusmolde arkitektonikoak eskatzen duen eraikuntza-proiektu pertsonalizatua eta azken erabiltzailearen eskaera, alde batetik, eta lehiakortasun ekonomikoa bermatzen duen eraikuntza-sistema eta -prozesuak, bestetik, bateragarriak dira, kalitatearen hobekuntzari, gauzatzea bizkorrari eta aurrekontu itxiari esker.

 

Smart cities

Smart Cities

Hurrengo urteotan, hiriak asko garatzea espero da, eta, beraz, gaur egungo hiriek eta garapen bidean dauden hiriek jasangarritasunaren aldeko apustua egin beharko dute.

Hiriko dinamiken, inguru eraikiaren eta IKTen ezagutzak behar bezala bateratuz gero, hirien arazoari bere osotasunean hel dakioke, eta konponbide berritzaileak eta eraginkorrak asma daitezke hiri jasangarriak sortzeko. Eraldaketa hori gauzatzeko gakoak dira hiriaren plangintza estrategikoa egitea, energia aldetik eraginkorrak diren eraikinak diseinatzea eta IKTak hiri-ingurunearen monitorizazio eta kudeaketarako tresna gisa ezartzea.

 

Superpuerto

Birgaitze jasangarrian eginiko inbertsioen ROIa aztertzeko simulazio-tresnak

Aukera hau eraikinen birgaitzearekin dago erlazionatuta, nahiz eta eraikinen diseinuan eta beste hasierako fase batzuetan ere erabil daitekeen.

Era askotako tresnak daude eraikinetako energia-eraginkortasuna diseinatzeko eta aztertzeko. Alabaina, ez dago tresnarik jada eraikiak diren etxebizitzetan edo eraikinetan egingo diren inbertsioen ROIa aztertzeko. Erabiltzaileek modu grafikoan ikusi ahal izango balute zenbat aurreztuko luketen aurreztera eta energia-eraginkortasuna lortzera bideratutako energia garbietan inbertituta, errazago joko lukete inbertsiora.

 

Eco-eskola

Ekoeskola elkarreragileak diseinatzea

Aukera hau ekoeraikinekin eta IKT teknologiekin dago erlazionatuta.

IKT teknologiak, energia-eraginkortasuna, jasangarritasuna eta kondizio ergonomiko eta “emozionalak” ikastetxeen eraldaketa bultzatu eta etorkizuneko ikastetxeak sortzeko erabiltzean datza. Konponbide osatua eta integrala da etorkizuneko ikastetxeetarako, ikaskuntzaren errendimendua eta kalitatea hobetzeko teknologia berriak erabiltzean oinarritutakoa: ekipamendu aktiboa hezkuntza-eremu malgu eta elkarlanekoetarako; sarbide-sistema unibertsala; elkarreraginezko sistema didaktiko berriak; diseinu jasangarriko eraikin adimenduna eta barneko nahiz kanpoko elkarreraginerako eremuak; eraikin erosoak eta beharrezko energia beren kasa sortzen dutenak egiteko eraikuntza-konponbideak; eta ikasteko agertoki emozionalak hartzen dituzten eraikin horietarako monitorizazio-, kontrol- eta mantentze-sistema adimenduna.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: