NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia nazioartean

Berrikuntza irekia. Eraikuntza Jasangarrian, lankidetza teknologikoan dihardugu garatze-bidean dauden herrialdeetan, hazteko eta aurrera egiteko duten gaitasun hori handitzen laguntze aldera.

Nazioarteko Lankidetzako Proiektuak

Gaikuntza teknikoa eta instituzionala eta indarra emateko dira, eta tokiko eskakizunei egokitutako konponbide teknologiko aurreratuak aplikatzeko.

  • KUBA: Eraikuntza Jasangarria han da beti, Nazioarteko Lankidetzako Proiektuak egiten baititu bi urtean behin, 2004an hasita. Tecnaliak oso posizio indartsua du, Habana Zaharraren Historialariaren Bulegoarekin proiektu berritzaileak egiten baititu hiriko kultura-ondareari balioa emateko politikak, metodologiak eta sistemak sortzeko.
  • EKUADOR: Ekuadorren, Nazio Batuekin batera, estrategia bat ari da abian jartzen kultura-ondarea kudeatzeko, zaintzeko eta balioztatzeko, Kultura Ondarearen Institutu Nazionalarekin lankidetzan. Gainera, ekoizpen-ehunaren lehiakortasuna hobetu egingo da eraikuntzaren zentro teknologikoa, Ekuadorko lehenengoa, sortutakoan. TECNALIAk balio erantsi bat eskaintzen du: erakunde publikoen indartze-prozesuetarako eta garapen konplexuko prozesuetarako laguntza instituzionala.
  • ZIPRE: Nazio Batuekin batera, esku hartu du kultura-elementu garrantzitsu bat zaintzeko: Othelo dorrea, Zipreko bi eremuen arteko mugan dagoena. Bi eremuetako kultura-erakundeek kudeaketa bateratuaren planteamenduan hartzen dute parte, erakundeen kulturarteko elkarrizketarako bidea emateko eta, hala, herrialdeko tentsio sozialen eta politiken ondorioz gaiztotutako harremanak bere onera ekartzen laguntzeko.
  • KROAZIA: Sisak, Smart Energy City proiektu berritzailearen buru izan da TECNALIA , eta Sisak hiri industriala Balkanetan lehen postuan jartzea lortu du. Era berean, proiektua politika europar nagusiekin bat etortzeak ateak ireki dizkio beste hiri batzuekin eta erakunde europar batzuekin itunak egiteari. Nazio Batuek finantzatu dute Set Planaren diseinua.

Zuzeneko Lankidetza Enpresekin eta Erakundeekin

  • EKUADOR: Ikerketarako eta Berrikuntza Teknologiko Aplikaturako Zentroa (CIITA) eraikuntzaren sektorean, Azuay-n (Ekuadorren). Horretarako, 3 lan-fase daude zehaztuta. Hiru fase horietatik lehenengoa, “CIITA eratzearen egingarritasunari buruzko proposamen integrala”, burututa dago jada, eta zentro teknologiko bat sortzeko beharra dagoela egiaztatu ahal izan da; hark izan beharreko sailak, lerro teknologikoak, irudi juridikoa eta abar ere zehaztu dira.

Gure inguruko Enpresei Nazioartera zabaltzeko estrategian laguntzea

Enpresekin eta Nazioarteko erakundeekin egindako I+G+B proiektuak eraikuntza-sektorerako aktibo teknologikoak batera garatzeko

Nazioarteko Plataformak eta Sareak

Aci

ACI

American Concrete Institute

www.concrete.org

E2B-EI

E2B-EI

Energy Efficient Buildings European Initiative

www.e2b-ei.eu

Espainiaren ordezkaria Executive Committee-n.

IEA

ECBS - IEA

Energy Conservation in Buildings and Community Systems - International Energy Agency

www.iea.org

Espainiaren ordezkaria Executive Committee-n.

ECTP

ECTP

European Construction Technology Platform

www.ectp.orgr

Maila handieneko organoko kidea.

 
Egolf

EGOLF

European Group of Organisations for Fire Testing, Inspection and Certification

www.egolf.org.uk

Aditu-taldeko kidea.

IABSE

IABSE

International Association for Bridge and Structural Engineering

www.iabse.org

Innovawood

INNOVAWOOD

European networks in the Forest, Wood-based and Furniture industries

www.innovawood.com

IRG

IRG-WP

International Research Group of Wood Protection

www.irg-wp.com

 
Nafems

NAFEMS

International Association for the Engineering Analysis Community

www.nafems.org

Platea

PLATEA

Plataforma Tecnológica Española del Acero

www.aceroplatea.es

Eraikuntzako Batzorde Teknikoko kidea.

Rilem

RILEM

International union of laboratories and experts in construction materials, systems and structures

www.rilem.net

 

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: